Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (4)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-04-05 10:18

IV- Hortzordeak haginlariarenera doaz

Goiz osoa droga ateratzen ibili ondoren, eguerdi aldean hortzordeak atseden hartzera joan ziren. Nora, eta haginlari baten etxera! Bertan, apal batean ezarririk, hainbat hortzorde zeuden, erakusgai. Haien ondoan jarri ziren kondesarenak ere. Beste hortzordeek inbidiaz begiratu zieten: haginetan odol arrastoak ageri zitzaizkien, baita haragi puskak ere. Orduan, kondesaren hortzordeei fantasia bat eraikitzea otu zitzaien. Hortzak klaskatuz, besteei jakinarazi zieten banpiro bat zela haien jabea, baina egunez, hura lotan zegoenez, askatasuna izaten zutela hor zehar barrabaskeriak egiten joateko; goiz hartan bertan izua eragin zutela Kale Nagusian, eta, biharamunean, iluntzean, dantzaldi batera joateko asmoa zutela. Beste hortzordeek, inbidiari ezin eutsita, haiekin joaten uzteko eskatu zieten, arren eta otoi.


Utzi iruzkina: