Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak (1)
I- Hortzordeen ihesak dantzaldia arriskuan jartzen du
Gau batean, Xaburuko kondesa lo zegoela baliatuta, haren hortzordeek ahotik jauzi egin eta ospa egin zuten. Kondesa ez zen goizera arte haien faltaz ohartu. Ispilu aurrean plantatu eta izuturik ikusi zuen aho barruko gabezia hura. Nora joan zitekeen itxura harekin? Ikustekoak ziren haren espantuak, gogoratu zuenean biharamunean dantzaldira joan behar zuela! Dantzaldi hartan esperantza handiak jarrita zituen, eta esperantza haiek guztiek izan bat zuten: Bakedanoko kondea. Herrira etorri berria zen, oporretan, eta aste bat ematekoa zen bertan. Baina, orain, hortzik gabe, nola konkistatuko zuen kondea? Zerbait egin behar zuen, azkar egin ere. Hortzordeak berreskuratu behar zituen, osterantzean akabo kondea eta harekin eraikiak zituen amets guztiak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: