Galderen lurraldea

Galderen lurraldea Txistu y Tamboliñ | 2012-03-31 12:36

 

Zenbat ni gordetzen dira ispiluan?

Hor barruan ote dago

gure umezaroko begirada oskarbia?

Hor barruan ote daude

gure nerabezaroko irrikak eta beldurrak?

Ispiluaren zein bazterretan,

zein sakontasunetan daude

geure buruari egin genizkion promesak

eta ispiluko isla hari aitortu genizkion amets ezkutuak?

 

Ispilua galderen lurraldea da,

eta erantzunek beldur ematen digute,

erantzi egiten gaituztelako.

 

Ron Sniakin


Utzi iruzkina: