Txistu y Tamboliñ

X- Kondesak hortzordeak harrapatzen ditu Bitarte hartan, kondesa, loreontziko alokasiari orri bat kenduta, haren ostean ezkutaturik lerratu zen aretoan zehar, sugearen artezia berberarekin, eta, eskaileretan gora joanda, bizkondea hortzordeekin erasiaka zebilen alderantz jo zuen. Justu elkarrizketa amaitu zen istantean, eskua altxatu eta hortzordeak harrapatu zituen. —Nireak zarete! Eta, mugimendu azkar bat eginda, xake-matea exekutatzen duenaren keinu garaile berberaz, ahora sartu zituen hagin iheslariak. Puntuan, haren aurpegiak udako eguzkiaren bristadaz egin zuen distira: azkenean, peri...


IX- Bizkondearen eta hortzordeen arteko elkarrizketa —Bizkonde jauna: egia da ipurdiei buruz berorrek dioena? —Hara: bi seme bihurri horiek ez dira nire imitatzaile apalak baino. Sekula ez dira nire lorpenetara helduko, ezta hurbilduko ere. Bizkonde pipiatua, besaulkian apur bat tenteturik, harrotuta begiratu zien kondesaren hortzordeei. —Jakizue, hagin maltzur maiteok, erreginaren beraren ipurmasailei behin baino gehiagotan egin diedala muin. Eta sinets iezadazue: ez dut egundo horrelako lurrin gozorik usaindu. —Eta, barka beza berorrek nire atrebentzia, zein dira i...


VIII- Kondesak eta haren hortzordeek topo egiten dute Xaburuko kondesa bigarren tropa horretakoa zen: edertasuna sekula ez zitzaion ispilu aurrean agertu. Edozein modutan ere, erokeria iruditzen zitzaion maitasun istorioak asmatzen hastea. Haren ustez, mutxurdin susara haiek ez zuten duintasun izpirik; gainera, berari interesatzen zitzaion larru bakarra diru-zorroarena zen, eta denek zekiten jauregi hartako ondasunak jabea bera bezain pipiaturik zeudela. Hala ere, handinahikerian bizitzea maite zutenez, temati ekiten zioten jaiak antolatzeari. Gau hartako dantzaldia ahalegin antzu haren azk...


VII- Karliteko bizkondea eta haren semeak Karliteko bizkondearen jauregia argiz eta lorez ederki horniturik zegoen. Bizkondea oso zaharra zenez, areto nagusiaren goialde batean jartzen zuten, besaulki batean, hodei batean pausaturiko jainko txiki baten gisan. Egia esan, sarkofagoetako momiak baino gutxiago mugitzen zen gizagaixoa. Burua besaulkiaren hegalean paraturik, enbor pipiatua zirudien. Haren bi seme ezkongabeek, berriz, sugandilen abileziaz mugitzen ziren aretoan zehar. Ondo irabazitako ospea zuten: erresuman ez zen ezagutzen haien mailara hel zitekeen gonazalerik. Mihi gaiztoen joa...


VI- Abadesaren salaketa Basapiztia batek ere ez lituzke halako orroak egingo. Eskuen artean abitu urratua zekarren. —Deabrukeria hau egin didana harrapatu behar duzue! Norbaitek haginka egin dit atzetik gaur goizean, eta abitua urratu! Orduan ikusi zuen Xaburuko kondesa gelaren bestaldean. Eta kondesaren aho barruan, hutsune salagarri hura. —Orain ulertzen dut dena! Bera izan da! Eta, proba ezkutatzeko, haginak gorde ditu madarikatuak! Jaungoikoaren gorroto guztia eror dadila haren gainean! Abadesak aurrera egin zuen, eraso itsuan. Xaburuko kondesak galdurik ikusi zuen bere burua: abadesak ...


V- Enkontru desatsegina polizia etxean Kondesa etsiturik zegoen. Bazter eta okoilu guztiak arakatu arren, hortzordeen arrastorik ez. Arratsaldean polizia etxera joatea erabaki zuen. Lotsa sentimendu boteretsua izaten da, baina are indartsuagoa da zorren pisua. Jakina: ezin zuen dantzaldi hura galdu. Etxetik polizia etxerainoko bidean izkintxo egin zien ezezagun guztiei, ahoko gabezia lotsagarri hura igarri ez ziezaioten. Ez zitzaion batere erraza gertatu, haren ohitura baitzen mundu guztiarekin berba egiten gelditzea. Munduan ez zegoen harentzat txutxu-mutxuetan eguneratuta egotea baino ga...


IV- Hortzordeak haginlariarenera doaz Goiz osoa droga ateratzen ibili ondoren, eguerdi aldean hortzordeak atseden hartzera joan ziren. Nora, eta haginlari baten etxera! Bertan, apal batean ezarririk, hainbat hortzorde zeuden, erakusgai. Haien ondoan jarri ziren kondesarenak ere. Beste hortzordeek inbidiaz begiratu zieten: haginetan odol arrastoak ageri zitzaizkien, baita haragi puskak ere. Orduan, kondesaren hortzordeei fantasia bat eraikitzea otu zitzaien. Hortzak klaskatuz, besteei jakinarazi zieten banpiro bat zela haien jabea, baina egunez, hura lotan zegoenez, askatasuna izaten zutela ...


III- Kondesaren ametsak Kondesak goiz osoa eman zuen etxea miatzen. Normalean bainugelan uzten zituen hortzordeak, kutxatxo zuri batean, baina gau hartan, dantzaldiak eragindako urduritasunagatik, hortzak eranztea ahaztu zitzaion. Ohean etzanda, amets egiteari ekin zion. Itzarrik egiten diren ametsak onenak izaten dira, nahi dituzun eran molda daitezke eta. Hala ari zen kondesa: dantzaldira heldu orduko, kondea beste emakumeen artean ederrentzat jo zuen; hurbildu egin zitzaion eta dantzan egiteko eskatu zion; vals hartan, emakumeek hain modu trebean erabili ohi dituzten arteak baliatuta, ko...


II- Hortzordeen bihurrikeriak eta haren biktimak Bien bitartean, hortzordeak bihurrikeriak egiten hasi ziren. Goizean goizetik, Kale Nagusian ibili zen, gora eta behera zebilen jendeari hanketan haginka egiten. Ondo aukeratu zituen biktimak. Kondesak hainbeste gorroto zuen Monakoko printzeari, adibidez, haragi puska ederra kendu zion aztaletik. Esan beharra dago kondesak titulu faltsu hori jartzen ziola bere suhiari, alaba txikiarekin ezkonduta zegoen morroiari, preseski. Sekula ez zuen onartu ezkontza hura, gizon txiki eta ezdeus hark ez baitzion familiari ez titulurik ez diru-onurarik eka...


I- Hortzordeen ihesak dantzaldia arriskuan jartzen du Gau batean, Xaburuko kondesa lo zegoela baliatuta, haren hortzordeek ahotik jauzi egin eta ospa egin zuten. Kondesa ez zen goizera arte haien faltaz ohartu. Ispilu aurrean plantatu eta izuturik ikusi zuen aho barruko gabezia hura. Nora joan zitekeen itxura harekin? Ikustekoak ziren haren espantuak, gogoratu zuenean biharamunean dantzaldira joan behar zuela! Dantzaldi hartan esperantza handiak jarrita zituen, eta esperantza haiek guztiek izan bat zuten: Bakedanoko kondea. Herrira etorri berria zen, oporretan, eta aste bat ematekoa zen ber...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak