Zergatik utzi dio txakurrak zaunka egiteari? Zerk zabaldu du gauaren erdian etxeko atea? Zer dira urrats horiek sarreran, urrats horiek eskaileretan gora? Zerk ireki du logelako atea? Zer dira urrats horiek, astiro zure oherantz hurbiltzen ari diren urrats horiek? Zer da arnasa hori, zurearen ondoan sentitzen duzun arnasa hori? Itzartu nahi izan duzu, amesgaiztotik ihes egiteko, baina ezin duzu: itzarrik zaude, izaren azpian ezkutatuta, eta arnasa hori zurearen ondoan sentitzen duzu. Hemen dago.  ...
Emaztea Gestapokoa da. Sukaldean du kuartel nagusia. Non zaude!, erasotzen dit handik. Non zaude! Non zaude! Non zaude! Orro horrek erraiak erretzen dizkit. Non zaude! (Komunean, kanpaia jotzen!) Komunean, kakaginen! Eta, presaka, kuartel nagusira joaten naiz, hemen nago, kapitain nagusi! Zer nahi duzu afaltzeko! (Purea) Zeuk nahi duzuna… Zenbatu beharko nituzke nonzaudeak. Ordubetean sei nonzaude desarratu dizkidazu esango nioke, erraiak ahotik, sei aldiz eten didazu intimitatea: kaka balkoiko zigarreta Camilo Blajaquisen poema liburua ...
(Bakardadea) 371- Hemen nago, bakardadea laztantzen. 372- Bakardadeak ez du zapping egiten. 373- Bakardadearen azpian ez dago salbamendu-txalekorik. 374- Aduanetako eskanerrek ez dute bakardadea irakurtzen. 375- Zer da bakardadea: euritakoa, ala guardasola? 376- Bakardadea ihesa da. 377- Bakardadearen geltokian, tren-hotsik ez. 378- Bakardadeak kolore biribila du. 379- Bakardadea harresi gabeko gotorlekua da. 380- Bakardadearen pisua konpartituko nuke. &n...
Euriak ere ez du ortozik dantza egiten idatzi zuen mutil poeta-nahi batek, esaldi hartan jarri zituen maitasun-miligramoek maite zuen emakumea pozoituko zutela kalkulatuta. Ez dut ulertzen esan zion emakumeak, agian ezkonduta zegoelako. Literatura-irakasleak azaldu behar zion mutil hari metaforak maiz formula matematiko konplexuak direla, teleskopioetatik ozta-ozta usaintzen diren exoplaneta enigmatikoak. Nire lagun Pedro Pablok ere ez zekien hori. Zapatu gauetan teknika hau erabiltzen zuen neskekin ligatzeko: toki ilunetara eramaten zituen, izarren izenak azaltzera. Aitzakia zen, jakina. ...
Eugenio Joseren egunkaritik Bart beste amets erotiko bat izan dut. Bertan, krema-emailea nintzen lanbidez. Hondartzan ibiltzen nintzen, batetik bestera, edariak eta barkilloak saltzen ibiltzen diren txorimalo horien antzera, zera oihukatzen: Kreeeeeeeeeeeema! Krema-emaiiiiiiiiiilea! Kreeeeeeeeeeeema! Krema-emaiiiiiiiiiilea! Nibeeeeeeeeeeeeea! L’Oreeeeeeeeeeeeeeal! Iiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiisdin! Lancaaaaaaaaaaaster! Piz Buuuuuuuuuuin! Viiiiiiiiiiiiiiiiichy! Tarteka, emakumeek deitzen zidaten, krema emateko. Lehenik bizkarrean ematen nien, besoetan, hanketan. Gero gora begira jartzen ziren...
361- Asmoak, sarri, kontrako eztarritik joaten dira. 362- Pneumatiko nekatuen pentsamenduak museoetan hiltzen dira. 363- Olatuek ez dute lorik egiten. 364- Egiak entzun nahi ez ditugunean, bolumena altxatzen dugu. 365- Norentzat dira gaueko mareabeherak? 366- Faraoiek eskale begiak zituzten. 367- Umeen mihietan ez da erreparoa pausatzen. 368- Probetak: zientzialarien kalizak. 369- Gure eskuan daude ukabilkada eta fereka. 370- Gauez ateratzen dena ez dute melanoma gaiztoek jaten.  ...
Hildakoen burezurretan belarria paratuta, haien ametsak entzuten dira. Nothing Forever
Mirenen egunkaritikAtzo, horman egindako zulo bat aurkitu nuen mutilen aldagelan. Bertara hurbilduta, konprobatu nuen zuloak zuzen-zuzenean nesken aldagelara jotzen zuela. Halakoetan, mutilen sexu apetari egotzi izan zaio errua. Baina gaur, goizeko lehen orduan, nesken aldagelara sartu naizenean, argia piztuaz bat, Anuska harrapatu dut zulotik begira. Han zegoen bera zulotik adi-adi begira esku batekin hanka tarteari eragiten. Baina ez da asaldatu ere egin, aitzitik, egunon andereño esanez begitik zintzilik pizta bat neukala eta alutik ibilitako atzamarrekin kendu dit. Jakingo al du l...
Batzuek diotenez, zakilen dimentsioa jabearen bakardadearen araberakoa da: zenbat eta bakardade gorriagoa, orduan eta zakil handiagoak. Hala ere, nola hitz egin daiteke bakardadeaz, munduan milioika pertsona bakarrik sentitzen badira, nahiz eta jendez inguraturik bizi? Teoria horren aldekoek datu harrigarriak ematen dituzte. Adibidez: erlazio gabeziaren eraginez bakardadea pairatzen duten zakilek bostehun litro ere jaurti dezakete, metro karratuko. Areago: teoria ausartenen arabera, Ozeano Pazifikoaren sorrera Paskua irlako erraldoiek sortu zuten, bakardade-isurketa baten ondorioz. Teoria h...
Ketxusen egunkaritik Handia da psikiatren lana! Azken batean, zer egiten dute? Atezain kuxkuxeroek ezkutuan egiten dutena, baina zure aurre-aurrean paratuta, eta, gainera, ondo kobratuta: muturra behar da gero inoren kontuak eta sekretuak entzunda bizimodua ateratzeko! Eta ez hori bakarrik: gainera, atzamarra begian sartzen dizute, galdera lotsabakoak eginez. Egia esanda, nire errua da: inork ez dit agintzen horien kontsultara joateko. Baina zera gertatzen da, heroinak baino menpekotasun handiagoa eragiten dutela psikiatren diban horiek. Han etzanda, badirudi librea zarela edozein as...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik