âEtorkizun perfektua eraikitzera noaâ, esaten zuen osaba Manolok kaka egitera zihoan guztietan. Behin, taberna batean geundela, komunera joateko beharra etorri zitzaion, eta, tamalez, alboan zegoen funtzionario batek esaldia entzun zion. Autoritateek, ekintza subertsiboa zelakoan, kaka egitea debekatu zioten. Bernardo Kapanaga
Egun batzuetan iluntzean belaontzi beltz bat ateratzen da kaitik. Neska batek begiratzen dio errezelen atzetik agur esan gabe. Beti dago taupada kraskatu bat bihotzaren erdia ontzian beste erdia kaian amarraturik. Haizea kolpeka dabil leihoan oihalei puzka hodeiei bultzaka. Neskaren gogoan belaontzia beti doa naufragiorantz. Ron Sniakin
431- Buru-zahagi batzuei lurrinaz ere ez zaie hats fundamentalista joaten. 432- “Iltzera noa”, esan zuen mailuak. 433- Urrats bakoitza galera bat da. 434- Alferrik da izarrekin musuka ibiltzea. 435- Bakardadea ez da ezer ikuslerik gabe. 436- Ametsak arrain hegalariak dira. 437- Erruen erruleak gara. 438- Lo-belarretan dabilena, azkenean belar loa. 439- Hemen datza nire adimena. 440- Ostinatoa: eltxoak logelako iluntasunean interpretatzen duen musika gogaikarria. &nb...
421- Tximinoengandik bereizten gaituen %1a ergelkeria da. 422- Begira euliei: zoriontsuak dira, kaka janda ere. 423- Golf pilotak gara, patuaren kolpearen zain. 424- Ez dago kaiolan libre sentitzea baino esklabotasun merkeagorik. 425- Egiaren abiadura dortoken begiradan. 426- Ezjakintasunaren bekadunak gara. 427- Ekarpen batzuk eramanezinak dira. 428- Biktimismoaren garaileak nonahi. 429- Nire ohitura nagusia ohiturarik ez izatea da. 430- Denboraren atomoak lurrunezkoak dira. ...
Egin dezagun badela Kirmen Kano izeneko idazle ospetsu bat (hemendik aurrera, K.K.), eta egun batean zera bururatzen zaiola: idatzitakoaren kalitatea probatzeko, editoreari zirriborroa beste norbaiten izenean bidaltzea, izenik ez duen izen bat erabilita, alegia (Jose Eugenio Urgoiti, esaterako). Jakina, K.K. ez da idazle arrunta, mediatikoa baino. Muturreko mediatikoa. Jainkoaren existentziaren froga lurtarra da: leku guztietan dago, baita sukaldaritzari buruzko telelehiaketetan ere. Hortaz, nortasuna ezkutatzeko egin nahi duen ahalegin hori zinez nekosoa zaio. Disfuntzio organikoak has...
Irakurle: jakinarazi nahi dizugu bihar bertan blogean euskal litaraturaren misterio bat argituko dugula. Hain zuzen ere, Euskal Literaturaren Misterioak (ELM) sailaren laugarren alea izango da. Sail horren helburua euskal literaturaren alde ilunei erreparatzea eta irri paratzea da, hots, haien kontura barre egitea, misterio horientzat azalpen bitxiak asmatuta. Lehen hiru misterioak idazle klasikoei buruzkoak izan ziren (zergatik kartzelatu zuten Etxepare?; zergatik erabaki zuen Leizarragak Iesus Krist Gure Iaunaren Itun Berria itzultzea?; zergatik galdu zuen itzala Axularrek?). Laugarren...
Tristurak inbaditu ditu diru-zorroan daramatzadan agirien argazkiak: NANa tristuraz jabetu da erabat, gidabaimena tristuraz jota dago eta lanera sartzeko txartelak zeresanik ez tristura bera da, herstura eztarrian. Dagoeneko hotz dagoen kafeari begira naukazu. &nb...
421- Ilusioak ez du porlanetik olioa ateratzen. 422- Suarentzat erraza da kea. 423- Zer koloretako zaborrontzian sartu behar dira jainkoak? 424- Sekula ez dugu amaitzen erruen azalak zuritzen. 425- Ametsak ehotzeko makinak gara. 426- Malko-analisiaren arabera, positibo eman dut malenkonian. 427- Egoak irabazten bazaitu, iparra galduko duzu. 428- Hitzak begietatik joaten zaizkizu! 429- Ilargi eguzkitsuak izan nahi dugu. 430- Mugak onartzea da preso izateko modu seguruena. &nb...
Baserri bateko armarrian letra greko batzuk ikusiko bazenituzte ez al zinatekete harrituko? Ba gehiago baserriko jabeari Harkaitz azkarrari buruzko kondaira entzun izan bazenioten. Eta are gehiago bost urte ikertzen ibili ondoren deskubritu nuena kontatzen dizuedanean. Baserriko jabearen esanetan, antzina, gure historiaurrean, azkarrak euskaldunak ehizarako erabiltzen zituzten morroi bizkorrei zeritzeten. Ehiztariaren ondoan jartzen ziren eta honek geziak jaurti bezain laster ziztu bizian abiatzen ziren balizko ehiza sasi ...
Berriro harrapatu naute Ilargiaren adarrek gauaren urdailean tunelak egiten orain faltsuak edaten orainetik ihesean komuneko zulotik goitika ahaztu nahi eta ezinaren patua insomnio zurbilaren mamua ihesaren marrak eskuetan galeraren putzuak betazpietan eromenaren galaxiak buruaren orbitan atera beste porrot-basokada bat barra ondoko askatasunaren gatibu ordu hordien hilotzak edalontziko izotzak. Berriro harrapatu naute ezerezdunak detektatzeko radarrek kale ilunetan galduta nire bizitza etxe abandonatua da eta han goian Ilargiaren adarrak nire zauri beroetan sastadaka. Bizitzak...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik