Txistu y Tamboliñ

481- Iraultzari miseria gorriak ematen dio kolorea. 482- Polboroiak ez dira basamorturako. 483- Barraskiloak ez dira inoiz lapur onak izango. 484- Ez zaitez inoren praketan zahartu. 485- Ez dudanez, emadazu arrazoia. 486- Trafikoa errepide sarean harrapatutako ibilgailu-sarda da. 487- Nostalgikoek kokotean dituzte begiak. 488- AEBetako filmetan sekula ez dago katastroferik Afrikan. 489- Ilargia saguz populatutako gazta da. 490- Jar ditzagun matematikariak gobernuetan, munduko problemak ebazteko.                &n...


GLDK planetan gaude. Poliziak TMren etxean sartu dira. —Atxilotuta zaude. —Zergatik? —Gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen dizugu. —Gaizkilea, definizioz, gaizkia egiten duena da. Zer egin dut gaizki nik? —Egin, ezer ez. Baina, ustez, lotura duzu konspirazio batekin. —Zer konspirazio? —PL eta RA buruzagiak hiltzeko. —Baina bi buruzagi horiek bizirik daude. —Bai, baina asmoa zenuten hiltzeko. —Beraz, zerbait egiteko asmoa izateagatik atxilotu nahi nauzue. Noiztik da asmoa delitua? Eta nola igarri didazue zer asmo nerabil...


Atzo ospitalera Ertzaintzaren agente bi etorri ziren argiketa egitera. Dena jakin nahi zuten, zer egiten ari ginen, non jaso nituen ukabilkadak, zenbat... Kristoren galdeketa. Baina dena ez nien kontatu, orain kontatuko dizuedana zuei bakarrik kontatuko dizuet; beraz, epaileak galdetuta ere ukatu egingo dut egia izan denik. Aita alabarekin Harleyan joan ostean eta lurretik haginak batzen nituen bitartean anbulantzia bat eskatu nuen mugikorretik. Hamar minuturen bueltan anbulantzia ziztrin bat azaldu zen aparkalekuan. Beharbada, telefonoz ibiltzeko gai nintzela adierazteagatik, gidaria, e...


Tontorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-06-10 12:43

Harrizko sorbatzetan gora tontorrera heltzea ia ezinezkoa da. Eta nekeak jota heltzen denarentzat bereak egin du. Horregatik beharbada, etzan egin zara sekulan ez altxatzeko asmoarekin. Baina hego haizea sartu da eta lamiak kantuan entzun dituzu eta geratzen zaizun indar apurra inork entzungo ez duen kanpaia jotzen eman duzu. Gero  gaua iritsi da eta hotza hotz itzela. Orduan kopetako argia piztu kranpoiak ipini eta harrizko sorbatzetan behera ekin diozu Iosu haziak egindako bide izoztutik Artxandaraino.              &...


ETA (Euskadi Ta Amnesia) erakunde sortu berriak hauxe jakinarazi nahi du: oso kezkatuta gaude, oroitzea terrorismoa goratzea dela argudiatuta Guardia Zibilak Aritxulegin hildako batzuen memorian landatutako basoa zuztarretik erauzi duela-eta (BERRIA, 2014-06-04, Oroimena landatzeagatik bost atxilotu). Kontua da 239 haritz eraman dituztela eta agian lekuko gisa deklaratzera behartuko dituztela. Horrelako izugarrikeriarik berriro gerta ez dadin, proposamen ausarta egin nahi diogu euskal jendarteari, denon artean etorkizun hobea eraikitzeko asmoz: “terrorismo”arekin lotutako oroi...


Israelgo kolonoen okupazioarekin gogaiturik, Palestinako gobernuak adierazi du haiek ere eskubidea dutela lur berriak okupatzeko, eta, juduek Moisesen eskutik egin bezala, exodoa egitea erabaki du. Israeldarrek Itsaso Gorria zeharkatu zutela-eta, haiek ere hori egiteko gauza badirela erakutsi nahi diote munduari, baita urek utzitako lurretan herriak eraiki ere! Israelgo gobernuak asmo horiek ilegalak direla adierazi du: exodoaren patentea judutarrena dela defendatu du, baita Itsaso Gorriko lurren jabetza ere, Moisesek deskubritu zituenez gero. Eta, badaezpada, berehala heldu dio bigarren ...


Zuhaitzetako orriak txorikumeen lehen hegaldien lekuko isilak dira. Eta, haien ezjakintasunean, uste dute haiek ere hegan egin dezaketela. Eta, egun baten, zuhaitzetik jauzi egiten ausartzen dira, baina alferrik: haien hegaldia laburra da, zuhaitzetik lurrerainokoa.   Halakoak gara geu ere: uste dugu jainkoak izan gaitezkeela, baina izaki baldarrak gara. Gure gabezien pisuak beti amilaraziko gaitu.   Ron Sniakin


Topen topean

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-05-22 11:51

Inoiz joan bazarete oinez Apatamonasteriotik Arrazolaraino, jakingo duzue bidegorriaren amaieran aparkaleku bat dagoela, eta, apur bat harantzago, zurezko mahaiak eta aulkiak, belardi polit batean. Leku horri Tope esaten diogu, eta, hantxe bertan, topean jarri ninduen eszena bat ikusi nuen. Martxoaren 20a zen, eta eguzkiak, neguaren atzaparretatik askaturik, suzko begia zirudien zeruan; haren begiradaren beroak gaztetzen ninduelako inpresioa nuen (edo, modu poetikoagoan esanda: odola udaberrituta sentitzen nuen). Bertara helduta, zalantzan gelditu nintzen: aurrera jarraitu han hasten zen...


(Askatasuna) 471- Askatasuna zapatako lokarrietan hasten da galtzen. 472- Ostadarraren azpian bizi da askatasuna. 473- Mugak behar ditugu askatasuna lortzeko. 474- Askatasuna duzue esklabo izaten jarraitzeko. 475- Ez da behar hormarik askatasuna preso mantentzeko. 476- Askatasuna da tiranogaien berbarik erabiliena. 477- Askatasuna debekuz inguratutako irlatxoa da. 478- Erlijio-askatasuna kontzeptuari oximoron hatsa dario. 479- Askatasunak jabeak ditu, eta morroiak. 480- Euliek ere ez dute sinesten lanak askatasuna dakarrela.            &n...


Udazkena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-05-12 12:06

Udazkenero hona etortzen naiz hego haizeak jotzen duenean Artxandako polikiroldegira. Udako igerilekua eta tenis zelaiaren artean  bainu jantzi estuarekin eskilaretan etzan egiten naiz eta gorputza olioztatzen dut azalak osto kolorea har dezan. Eta horrela eguzkiak berotzen nau bere egun onenak eman dituen homosexuala banintz bezala.                                           &n...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak