Txistu y Tamboliñ

kaltezismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-10-31 18:27

Batzuek diote eskoletan doktrinatu egiten dela, hots, irakasle batzuk jo eta ke aritzen direla ideia okerrak eta ankerrak zabaltzen inpunitate osoarekin, eskola-umeen ahultasun intelektuala baliaturik. Eta arrazoi dute. Begira, adibidez, zenbat neofrankista dauden komunikabideetan. Argi dago eskola frankistak ume gaixo haien burutxoak sistematikoki kolpatu zituela, eta, jakina, haietarik  ahulenek —adimenez urrienek— ideologia frankista katezismotzat hartu zutela. Eta txarrena zera da: ahuldade mental hori belaunaldi batetik bestera pasatzen dela. Genetikoa ote? Fumigazio ...


Lotsatu egiten zara jendaurrean jartzen zarenean? Ez dakizu zer esan? Lasai! Amaitu dira estualdiak! Gure metodoaren bidez, ordu luzeetan hitz egingo duzu! Azpian multzo batzuk dituzu; lehen multzotik atal bat hartu (edozein), eta pasatu hurrengora. Egin horrela azken multzora heldu arte. Orduan, bueltatu gora, eta hasi berriro. Jakina, multzo bakoitzari zure ekarpenak gehitu ahal dizkiozu (laukitxo batzuk hutsik utzi ditugu); horrela eginez gero, are luzeagoa bihurtuko da hitzaldia, eta zure ukitutxoa emango diozu. Probatzeko prest? 0 MULTZOA ·     &nbs...


Josu Jon Urdozieta, gehiegikeria intelektualaren metaketa konpultsibo-kontsekutibo baten kariaz, halako eromen linguistikoaren baitan erori da, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren laugarren edizioa amaitzeaz batera, prezeski. Dadasagun egia (egia osoa): Josu Jon Urdozietak kultura-mendekotasuna nozitzen du. Kulturaren yonkia da. Hori frogatzeko, datu bat besterik ez: Euskal  Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren lau edizioak irentsi ditu, izen-abizen eta itxura desberdinak erabilita —baiki, mozorroturik joaten izan da Eskoriatzara, ezagut ez dezaten—, u...


441- Oraina iragangarria da, eta iragana, maiz, oraingarria. 442-  Galtzaileen ogia mamigabetua izan ohi da. 443- Erlijioa: ez denaren eztena. 444- Inortasun agiria daukat. 445- Kometen itzulmena izan nahi nuke. 446- Bizioak bizardunak izaten dira. 447- Sekulakoa da hiltzea! 448- Mahatsak, ardoa ematen ez badu ere, ardoa ematen du. 449- Uzki-hiztun ugari pulpituetan. 450- Hondamundira goaz!                                  ...


Maitasuna eta pozoia gauza bera dira: denbora kontua da. Odola bezala. Odol bera da bihotzetik ateratzen eta bueltatzen dena. Denbora kontua da garbia zena lohi bihurtzea. Nola hiltzen da maite duzun pertsona? Esku itxietan gordetako gorrotoa ote da erruduna? Bizitza itxi gabeko zaurien bilduma da, erremediorik gabe hazten den hustasuna, basamortuko eguzkia begietan, garrak eta negarrak, eta nahikoa da segundo bat maite duzun pertsona hiltzeko. Denbora kontua da dena: basamortuko gauak bezain urrun gera daiteke maitasunik sustraidunena. Zure odol garbia nire odolaz zikindu dut, eta orain d...


Komuneko azuleju batzuk jausten hasi dira, hain zuzen ere lore batzuk margotuta dituztenak. Suetera joan naiz. —Aita, komunean ez ipini azuleju loredunak, ze loreak zimeldu eta azulejuak jausten dira. Bernardo Kapanaga


“Etorkizun perfektua eraikitzera noa”, esaten zuen osaba Manolok kaka egitera zihoan guztietan. Behin, taberna batean geundela, komunera joateko beharra etorri zitzaion, eta, tamalez, alboan zegoen funtzionario batek esaldia entzun zion. Autoritateek, ekintza subertsiboa zelakoan, kaka egitea debekatu zioten. Bernardo Kapanaga


Egun batzuetan iluntzean belaontzi beltz bat ateratzen da kaitik. Neska batek begiratzen dio errezelen atzetik agur esan gabe. Beti dago taupada kraskatu bat bihotzaren erdia ontzian beste erdia kaian amarraturik. Haizea kolpeka dabil leihoan oihalei puzka hodeiei bultzaka. Neskaren gogoan belaontzia beti doa naufragiorantz.   Ron Sniakin


431- Buru-zahagi batzuei lurrinaz ere ez zaie hats fundamentalista joaten. 432-  “Iltzera noa”, esan zuen mailuak. 433- Urrats bakoitza galera bat da. 434- Alferrik da izarrekin musuka ibiltzea. 435- Bakardadea ez da ezer ikuslerik gabe. 436- Ametsak arrain hegalariak dira. 437- Erruen erruleak gara. 438- Lo-belarretan dabilena, azkenean belar loa. 439- Hemen datza nire adimena. 440- Ostinatoa: eltxoak logelako iluntasunean interpretatzen duen musika gogaikarria.                    &nb...


421- Tximinoengandik bereizten gaituen %1a ergelkeria da. 422-  Begira euliei: zoriontsuak dira, kaka janda ere. 423- Golf pilotak gara, patuaren kolpearen zain. 424- Ez dago kaiolan libre sentitzea baino esklabotasun merkeagorik. 425- Egiaren abiadura dortoken begiradan. 426- Ezjakintasunaren bekadunak gara. 427- Ekarpen batzuk eramanezinak dira. 428- Biktimismoaren garaileak nonahi. 429- Nire ohitura nagusia ohiturarik ez izatea da. 430- Denboraren atomoak lurrunezkoak dira.                    ...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak