MIKROANDOSILLOAK 50

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-06-20 10:00

481- Iraultzari miseria gorriak ematen dio kolorea.

482- Polboroiak ez dira basamorturako.

483- Barraskiloak ez dira inoiz lapur onak izango.

484- Ez zaitez inoren praketan zahartu.

485- Ez dudanez, emadazu arrazoia.

486- Trafikoa errepide sarean harrapatutako ibilgailu-sarda da.

487- Nostalgikoek kokotean dituzte begiak.

488- AEBetako filmetan sekula ez dago katastroferik Afrikan.

489- Ilargia saguz populatutako gazta da.

490- Jar ditzagun matematikariak gobernuetan, munduko problemak ebazteko.

                                                                                                 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: