Epitafioa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-13 22:24

Problema bat daukat: ez daukat problemarik. Ron Sniakin


521- Ametsak Lurrontzitik ihesi doazen arrain hegalariak dira. 522- Jainkoen arimak energia egolikoz elikatzen dira. 523- Erlojuaren erratzek iragana garbitzeko balio dute. 524- Gomuta onak, gormutu; txarrak, gar-mortu. 525- Bizitza gauza ona bada, zergatik bizi dira hainbeste dortokak? 526- Akatsak mareagoren tema berarekin bueltatzen dira. 527- Hagin batetik aurrera, adinetako minez egoten gara. 528- Herio atxilotu dute, genozidioa leporatuta. 529- Nekez uzten ditu sustraiak zuztarrik ez duenak. 530- Utopiak, mamitzen direnean, katastrofe bihurtzen dira.      ...


511- Gauzak pilatuz saiatzen gara gabeziak betetzen. 512- Elefanteak ere tronpatzen dira. 513- Erreumara daramate bide guztiek. 514- Nagikeria aktiboa praktikatzen dut. 515- Goiz gorri, arrats euro. 516- Sagar errearen harrak gara. 517- Insomniodunak, loa amets. 518- Pastilla urdinek ez dituzte maitasun eroriak zutiarazten. 519- Liburu debekatuak dira irakurrienak. 520- Perfekzioak ez du eboluzionatzen uzten. Orduan, hiltzea perfekzioa da.                          &...


501- Zoriontasuna zorigaitzen digestiotik abiatzen da. 502- Mehatxua ezin da izan egundo mehetsua. 503- Gauza bat dago ezin lokartzea baino txarragoa: ezin itzartzea. 504- Gaitzak ez dira errazetekin sendatzen. 505- Egarria ez da konpontzen iturriak galarazita. 506- Beti dago arrazoiren bat arrazoia galtzeko. 507- Historia gizakien ez-egitekoen zabortegia da. 508- Ilargi betea orratzak galdu dituen erlojua da. 509- Bizitzea zamak garraiatzea da. 510- Perfekzioak ez du eboluzionatzen uzten. Hortaz, eboluzioa inperfektua da.            ...


491- Erosotasuna da iraultza guztien antidotoa. 492- Arriskutsua da pianoaren tekla beltzetan lokartzea. 493- Alferrik da aterkiaren gaineko euria. 494- Beldur diegu atzeko ateetako egiei. 495- Amets zimelduak dira heriotzaren ongarri finena. 496- Jaungoikoa baino, gurago dut beheko andrea. 497- Harriz harri eraikitzen dira hondamendiak. 498- Erruaren errapeak agorrezinak dira. 499- Metaforak ipurtzuloetan landatuta ez da oasirik jaiotzen. 500- Udazkeneko hostoak joandako txorien malkoak dira.                 ...


481- Iraultzari miseria gorriak ematen dio kolorea. 482- Polboroiak ez dira basamorturako. 483- Barraskiloak ez dira inoiz lapur onak izango. 484- Ez zaitez inoren praketan zahartu. 485- Ez dudanez, emadazu arrazoia. 486- Trafikoa errepide sarean harrapatutako ibilgailu-sarda da. 487- Nostalgikoek kokotean dituzte begiak. 488- AEBetako filmetan sekula ez dago katastroferik Afrikan. 489- Ilargia saguz populatutako gazta da. 490- Jar ditzagun matematikariak gobernuetan, munduko problemak ebazteko.                &n...


(Askatasuna) 471- Askatasuna zapatako lokarrietan hasten da galtzen. 472- Ostadarraren azpian bizi da askatasuna. 473- Mugak behar ditugu askatasuna lortzeko. 474- Askatasuna duzue esklabo izaten jarraitzeko. 475- Ez da behar hormarik askatasuna preso mantentzeko. 476- Askatasuna da tiranogaien berbarik erabiliena. 477- Askatasuna debekuz inguratutako irlatxoa da. 478- Erlijio-askatasuna kontzeptuari oximoron hatsa dario. 479- Askatasunak jabeak ditu, eta morroiak. 480- Euliek ere ez dute sinesten lanak askatasuna dakarrela.            &n...


461- Mina min gorriagoaz zuritzen da. 462-  Zuloek altxarazten gaituzte. 463- Egiaren uzkia beti da informazio erreserbatua. 464- Jainkoa da apokalipsiaren genesia. 465- Urrea ez da ureztatzen. 466- Bizitza gaixotasun degeneratiboa da. 467- Galtzaileen poltsikoetan ez dago zulo faltarik. 468- Etorkizuna sekula helduko ez den fruitua da. 469- Politika: gezurra egiazjanzteko artea. 470- Sigmund Freudekin egin dut amets: larria ote da?                           &n...


451- Sarri, tunelak bistan geratzen zaizkigu. 452-  Beldurraren kudeatzaileek gobernatzen dute mundua. 453- Zoaz dunak orraztera! 454- Bihotzerre autonomikoa daukat. 455- Alferrik gabiltza zahartzeladak ezkutatzen. 456- Erru-erruleak gara. 457- Bakardadeak ortozik egiten du dantzan. 458- Beste mundu bat posible da… beste mundu baten. 459- Gizakia da inoiz asmatu den jainkorik suntsitzaileena. 460- Bainujantziak saltzen hondartza nudista batean.                        &...


441- Oraina iragangarria da, eta iragana, maiz, oraingarria. 442-  Galtzaileen ogia mamigabetua izan ohi da. 443- Erlijioa: ez denaren eztena. 444- Inortasun agiria daukat. 445- Kometen itzulmena izan nahi nuke. 446- Bizioak bizardunak izaten dira. 447- Sekulakoa da hiltzea! 448- Mahatsak, ardoa ematen ez badu ere, ardoa ematen du. 449- Uzki-hiztun ugari pulpituetan. 450- Hondamundira goaz!                                  ...


431- Buru-zahagi batzuei lurrinaz ere ez zaie hats fundamentalista joaten. 432-  “Iltzera noa”, esan zuen mailuak. 433- Urrats bakoitza galera bat da. 434- Alferrik da izarrekin musuka ibiltzea. 435- Bakardadea ez da ezer ikuslerik gabe. 436- Ametsak arrain hegalariak dira. 437- Erruen erruleak gara. 438- Lo-belarretan dabilena, azkenean belar loa. 439- Hemen datza nire adimena. 440- Ostinatoa: eltxoak logelako iluntasunean interpretatzen duen musika gogaikarria.                    &nb...


421- Tximinoengandik bereizten gaituen %1a ergelkeria da. 422-  Begira euliei: zoriontsuak dira, kaka janda ere. 423- Golf pilotak gara, patuaren kolpearen zain. 424- Ez dago kaiolan libre sentitzea baino esklabotasun merkeagorik. 425- Egiaren abiadura dortoken begiradan. 426- Ezjakintasunaren bekadunak gara. 427- Ekarpen batzuk eramanezinak dira. 428- Biktimismoaren garaileak nonahi. 429- Nire ohitura nagusia ohiturarik ez izatea da. 430- Denboraren atomoak lurrunezkoak dira.                    ...


421- Ilusioak ez du porlanetik olioa ateratzen. 422- Suarentzat erraza da kea. 423- Zer koloretako zaborrontzian sartu behar dira jainkoak? 424- Sekula ez dugu amaitzen erruen azalak zuritzen. 425- Ametsak ehotzeko makinak gara. 426- Malko-analisiaren arabera, positibo eman dut malenkonian. 427- Egoak irabazten bazaitu, iparra galduko duzu. 428- Hitzak begietatik joaten zaizkizu! 429- Ilargi eguzkitsuak izan nahi dugu. 430- Mugak onartzea da preso izateko modu seguruena.                     &nb...


411- Ez gara konformatzen infinitu bakarrarekin. 412- Inperioak jausten diren guztietan, penaltia da. 413- Lokarriek askatuko gaituzte. 414- Gaur ere ez naiz itzartu. 415- Basilisko itsuak gara. 416- Heriotza hilerrietatik kanpo bizi da. 417- Urrats bakoitzean eraikitzen da iragana. 418- Pospoloek ezin dute ozeanoa amatatu. 419- Amuak irribarre faltsuak dira. 420- Gorde ezazu azken bala zeure buruarentzat.                                &...


401- Mundua iraultzaile otzanez beterik dago. 402- Aho itxian ez da haginlaririk sartzen. 403- Himnotismoak idiotismoa eragiten du. 404- Ez etorri nigana Antartikako laranjekin! 405- Erlijioaren argiak itsukeria eragin dezake. 406- Hitzak ere ekintzak dira. 407- Bihotzurrea eragiten didazu. 408- Xehetasun txikiak daude erabaki handien atzean. 409- Ezinezkoa da pinguinoak biluzik ikustea: beti daude pinguino jantzita. 410- Bizitza ez da beste munduko ezer.                        &nbs...


391- Nola egingo dugu iraultza, aldarriak whatsapp hutsalak bihurturik? 392- Bihotza eta burmuina ez dira hain garrantzitsuak: biak jaten dira. 393- Jirafek, bertigoa balute, boilurrak jango lituzkete. 394- Erlojuaren orratzak zuzen-zuzenean doaz heriotzarantz. 395- Ez gatoz Afrikatik, itsasotik baino: gure malkoak gaziak dira. 396- Estresa eragiten ote diote dortokek geldotasunari? 397- Ilargiak eragiten ditu mareagorak, arrainekin amets egiten duenean. 398- Bizitzea kentzea da, xake hitza entzun eta atzera egitea. 399- Denbora da maitasun-metastasiaren sendagai onena. 400- Nola izango gar...


381- Zapaldu gabeko bideen oroitzapenak dira mingarrienak. 382- Eztarriko zuloan trabatuta zauzkat. 383- Ez dut etorkizunaren nostalgiarik. 384- Tiroa lehenengoan asmatzen duena ez da egundo tiratzaile ona izango. 385- Ez eskatu uda Olentzerori. 386- Gizaki guztiak gara, nolabait, bakardadearen ahaideak. 387- Askok sekula ez diote titiko umeak izateari uzten. 388- Euskal mitologiak ezin du nintendoaren aurka. 389- Begirada batzuei hatsa darie. 390- Ametsak goldatzen irauli zitzaidan bizitza.   Vittu Cherigan


381- Zapaldu gabeko bideen oroitzapenak dira mingarrienak. 382- Eztarriko zuloan trabatuta zauzkat. 383- Ez dut etorkizunaren nostalgiarik. 384- Tiroa lehenengoan asmatzen duena ez da egundo tiratzaile ona izango. 385- Ez eskatu uda Olentzerori. 386- Gizaki guztiak gara, nolabait, bakardadearen ahaideak. 387- Askok sekula ez diote titiko umeak izateari uzten. 388- Euskal mitologiak ezin du nintendoaren aurka. 389- Begirada batzuei hatsa darie. 390- Ametsak goldatzen irauli zitzaidan bizitza.   Vittu Cherigan


(Bakardadea) 371- Hemen nago, bakardadea laztantzen. 372- Bakardadeak ez du zapping egiten. 373- Bakardadearen azpian ez dago salbamendu-txalekorik. 374- Aduanetako eskanerrek ez dute bakardadea irakurtzen. 375- Zer da bakardadea: euritakoa, ala guardasola? 376- Bakardadea ihesa da. 377- Bakardadearen geltokian, tren-hotsik ez. 378- Bakardadeak kolore biribila du. 379- Bakardadea harresi gabeko gotorlekua da. 380- Bakardadearen pisua konpartituko nuke.                        &n...


361- Asmoak, sarri, kontrako eztarritik joaten dira. 362- Pneumatiko nekatuen pentsamenduak museoetan hiltzen dira. 363- Olatuek ez dute lorik egiten. 364- Egiak entzun nahi ez ditugunean, bolumena altxatzen dugu. 365- Norentzat dira gaueko mareabeherak? 366- Faraoiek eskale begiak zituzten. 367- Umeen mihietan ez da erreparoa pausatzen. 368- Probetak: zientzialarien kalizak. 369- Gure eskuan daude ukabilkada eta fereka. 370- Gauez ateratzen dena ez dute melanoma gaiztoek jaten.                    ...


351- Dirurik ez dagoenean, keinuak kudeatzen dira. 352- Aho bete hitzetan ez da janaririk sartzen. 353- Iragana gure oroimenetik urrunduz doan ontzia da. 354- Agintariek txakur hagintariak behar dituzte. 355- Ez daukat ikearik ere! 356- Zer usain du ohorearen izerdiak? 357- Gizakiaren muina, liskarrezurra. 358- Ekaitza dakarzu muturrean. 359- Zantzoa ahoaren uzkerra da. 360- Bota dezagun zerri-aska demokraziara!   Vittu Cherigan


341- Biluztasunik jantziena imajinatua da. 342- Plastikozko loreen usainera ohitu gara. 343- Egunerokotasuna hormarik gabeko kartzela da. 344- Egingo didazu neure buruaz beste? 345- Ugalduz doaz zoritxarren ehiztariak. 346- Horrek lotsa plazentan utzi zuen. 347- Orainaldia semaforo laranja da. 348- Hilak hiltzen joaten zaigu bizitza. 349- Kalte diem. 350- Ere: ekimenik gabekoen makulua.   Vittu Cherigan


331- Xanpuak ezin du kontzientzia garbitu. 332- Ez gastatu loa gazteluak gaztetzen. 333- Oso aberatsak gara pobrezian. 334- Hiztegiak hitzen kanposantuak dira. 335- Errua daratuluz idazten da. 336- Egungo banpirook elektrizitatea xurgatzen dugu. 337- Urkatuak lebitazioan dauden txorimaloak dira. 338- Alferrak goroldioa hezurretan. 339- Iraultza guztietan, azpikoak beti geratzen dira azpian. 340- Begiratzen didazunean, tximeletaren hegaldi anarkikoa nire bihotzean.                       &...


321- Maitasuna lurrundutako ispilua da: ez digu errealitatea ikusten uzten. 322- Hildakoan, hilezkorrak izango gara. 323- Zertan ari gara etxe eroriak ureztatzen? 324- Barra-kodeetan kartzelaturik bizi gara. 325- Aurrekontuen atzekontuak ordaintzen ari gara. 326- Munduan dena da aldagarria, salbu eta gizakiaren miseriak. 327- Izerdiak ez du burtsan kotizatzen. 328- Eskeletoak guardasolpean. 329- Besarkada batzuk, besurkadak. 330- Nahiago dugu gezurraren amaraunean bizi egiaren alanbre-hesian baino.   Vittu Cherigan


311- Argazkiek, izar urrunek legez, iraganetik begiratzen digute. 312- Obra mutua denean, egilea hizlari. 313- Maite haut aditz perilfrastikoa da. 314- Nire desioen tiradera, banana-azalen hilerria. 315- Zer garrantzi du munduak minak gobernatzen zaituenean? 316- Edertasunaren erraiak hondamendizkoak dira. 317- Eta, hala ere, mundua beti da berria umeen begietan. 318- Hitz ihartuak diskurtso nekatuetan. 319- Utopiak egunezko ametsak dira. 320- Gure askatasunak inurri baten sabeltxoa ere ez luke aseko.   Vittu Cherigan  


Azken iruzkinak