MIKROANDOSILLOAK 52

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-12-27 18:27

501- Zoriontasuna zorigaitzen digestiotik abiatzen da.

502- Mehatxua ezin da izan egundo mehetsua.

503- Gauza bat dago ezin lokartzea baino txarragoa: ezin itzartzea.

504- Gaitzak ez dira errazetekin sendatzen.

505- Egarria ez da konpontzen iturriak galarazita.

506- Beti dago arrazoiren bat arrazoia galtzeko.

507- Historia gizakien ez-egitekoen zabortegia da.

508- Ilargi betea orratzak galdu dituen erlojua da.

509- Bizitzea zamak garraiatzea da.

510- Perfekzioak ez du eboluzionatzen uzten. Hortaz, eboluzioa inperfektua da.

                                                                                                  

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: