MIKROANDOSILLOAK 44

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-06-30 10:33

421- Tximinoengandik bereizten gaituen %1a ergelkeria da.

422-  Begira euliei: zoriontsuak dira, kaka janda ere.

423- Golf pilotak gara, patuaren kolpearen zain.

424- Ez dago kaiolan libre sentitzea baino esklabotasun merkeagorik.

425- Egiaren abiadura dortoken begiradan.

426- Ezjakintasunaren bekadunak gara.

427- Ekarpen batzuk eramanezinak dira.

428- Biktimismoaren garaileak nonahi.

429- Nire ohitura nagusia ohiturarik ez izatea da.

430- Denboraren atomoak lurrunezkoak dira.

 

                                                                                 Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: