MIKROANDOSILLOAK 41

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-03-08 01:07

401- Mundua iraultzaile otzanez beterik dago.

402- Aho itxian ez da haginlaririk sartzen.

403- Himnotismoak idiotismoa eragiten du.

404- Ez etorri nigana Antartikako laranjekin!

405- Erlijioaren argiak itsukeria eragin dezake.

406- Hitzak ere ekintzak dira.

407- Bihotzurrea eragiten didazu.

408- Xehetasun txikiak daude erabaki handien atzean.

409- Ezinezkoa da pinguinoak biluzik ikustea: beti daude pinguino jantzita.

410- Bizitza ez da beste munduko ezer.

 

                                                                   Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: