MIKROANDOSILLOAK 43
421- Ilusioak ez du porlanetik olioa ateratzen.
422- Suarentzat erraza da kea.
423- Zer koloretako zaborrontzian sartu behar dira jainkoak?
424- Sekula ez dugu amaitzen erruen azalak zuritzen.
425- Ametsak ehotzeko makinak gara.
426- Malko-analisiaren arabera, positibo eman dut malenkonian.
427- Egoak irabazten bazaitu, iparra galduko duzu.
428- Hitzak begietatik joaten zaizkizu!
429- Ilargi eguzkitsuak izan nahi dugu.
430- Mugak onartzea da preso izateko modu seguruena.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: