MIKROANDOSILLOAK 45

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-07-25 19:14

431- Buru-zahagi batzuei lurrinaz ere ez zaie hats fundamentalista joaten.

432-  “Iltzera noa”, esan zuen mailuak.

433- Urrats bakoitza galera bat da.

434- Alferrik da izarrekin musuka ibiltzea.

435- Bakardadea ez da ezer ikuslerik gabe.

436- Ametsak arrain hegalariak dira.

437- Erruen erruleak gara.

438- Lo-belarretan dabilena, azkenean belar loa.

439- Hemen datza nire adimena.

440- Ostinatoa: eltxoak logelako iluntasunean interpretatzen duen musika gogaikarria.

 

                                                                                        Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: