MIKROANDOSILLOAK 36

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-10-12 10:31

351- Dirurik ez dagoenean, keinuak kudeatzen dira.

352- Aho bete hitzetan ez da janaririk sartzen.

353- Iragana gure oroimenetik urrunduz doan ontzia da.

354- Agintariek txakur hagintariak behar dituzte.

355- Ez daukat ikearik ere!

356- Zer usain du ohorearen izerdiak?

357- Gizakiaren muina, liskarrezurra.

358- Ekaitza dakarzu muturrean.

359- Zantzoa ahoaren uzkerra da.

360- Bota dezagun zerri-aska demokraziara!

 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: