MIKROANDOSILLOAK 54

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-04-27 17:45

521- Ametsak Lurrontzitik ihesi doazen arrain hegalariak dira.

522- Jainkoen arimak energia egolikoz elikatzen dira.

523- Erlojuaren erratzek iragana garbitzeko balio dute.

524- Gomuta onak, gormutu; txarrak, gar-mortu.

525- Bizitza gauza ona bada, zergatik bizi dira hainbeste dortokak?

526- Akatsak mareagoren tema berarekin bueltatzen dira.

527- Hagin batetik aurrera, adinetako minez egoten gara.

528- Herio atxilotu dute, genozidioa leporatuta.

529- Nekez uzten ditu sustraiak zuztarrik ez duenak.

530- Utopiak, mamitzen direnean, katastrofe bihurtzen dira.

                                                                       

Vittu Cherigan

 


Utzi iruzkina: