MIKROANDOSILLOAK 32

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-06-10 09:52

311- Argazkiek, izar urrunek legez, iraganetik begiratzen digute.

312- Obra mutua denean, egilea hizlari.

313- Maite haut aditz perilfrastikoa da.

314- Nire desioen tiradera, banana-azalen hilerria.

315- Zer garrantzi du munduak minak gobernatzen zaituenean?

316- Edertasunaren erraiak hondamendizkoak dira.

317- Eta, hala ere, mundua beti da berria umeen begietan.

318- Hitz ihartuak diskurtso nekatuetan.

319- Utopiak egunezko ametsak dira.

320- Gure askatasunak inurri baten sabeltxoa ere ez luke aseko.

 

Vittu Cherigan

 


Utzi iruzkina: