MIKROANDOSILLOAK 40
391- Nola egingo dugu iraultza, aldarriak whatsapp hutsalak bihurturik?
392- Bihotza eta burmuina ez dira hain garrantzitsuak: biak jaten dira.
393- Jirafek, bertigoa balute, boilurrak jango lituzkete.
394- Erlojuaren orratzak zuzen-zuzenean doaz heriotzarantz.
395- Ez gatoz Afrikatik, itsasotik baino: gure malkoak gaziak dira.
396- Estresa eragiten ote diote dortokek geldotasunari?
397- Ilargiak eragiten ditu mareagorak, arrainekin amets egiten duenean.
398- Bizitzea kentzea da, xake hitza entzun eta atzera egitea.
399- Denbora da maitasun-metastasiaren sendagai onena.
400- Nola izango gara ezberdinak, denok ezberdin izan nahi badugu?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: