MIKROANDOSILLOAK 39
381- Zapaldu gabeko bideen oroitzapenak dira mingarrienak.
382- Eztarriko zuloan trabatuta zauzkat.
383- Ez dut etorkizunaren nostalgiarik.
384- Tiroa lehenengoan asmatzen duena ez da egundo tiratzaile ona izango.
385- Ez eskatu uda Olentzerori.
386- Gizaki guztiak gara, nolabait, bakardadearen ahaideak.
387- Askok sekula ez diote titiko umeak izateari uzten.
388- Euskal mitologiak ezin du nintendoaren aurka.
389- Begirada batzuei hatsa darie.
390- Ametsak goldatzen irauli zitzaidan bizitza.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: