MIKROANDOSILLOAK 35
341- Biluztasunik jantziena imajinatua da.
342- Plastikozko loreen usainera ohitu gara.
343- Egunerokotasuna hormarik gabeko kartzela da.
344- Egingo didazu neure buruaz beste?
345- Ugalduz doaz zoritxarren ehiztariak.
346- Horrek lotsa plazentan utzi zuen.
347- Orainaldia semaforo laranja da.
348- Hilak hiltzen joaten zaigu bizitza.
349- Kalte diem.
350- Ere: ekimenik gabekoen makulua.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: