MIKROANDOSILLOAK 47

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-02-19 10:50

451- Sarri, tunelak bistan geratzen zaizkigu.

452-  Beldurraren kudeatzaileek gobernatzen dute mundua.

453- Zoaz dunak orraztera!

454- Bihotzerre autonomikoa daukat.

455- Alferrik gabiltza zahartzeladak ezkutatzen.

456- Erru-erruleak gara.

457- Bakardadeak ortozik egiten du dantzan.

458- Beste mundu bat posible da… beste mundu baten.

459- Gizakia da inoiz asmatu den jainkorik suntsitzaileena.

460- Bainujantziak saltzen hondartza nudista batean.

 

                                                                                                          Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: