MIKROANDOSILLOAK 46
441- Oraina iragangarria da, eta iragana, maiz, oraingarria.
442- Galtzaileen ogia mamigabetua izan ohi da.
443- Erlijioa: ez denaren eztena.
444- Inortasun agiria daukat.
445- Kometen itzulmena izan nahi nuke.
446- Bizioak bizardunak izaten dira.
447- Sekulakoa da hiltzea!
448- Mahatsak, ardoa ematen ez badu ere, ardoa ematen du.
449- Uzki-hiztun ugari pulpituetan.
450- Hondamundira goaz!
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: