MIKROANDOSILLOAK 33

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-07-20 16:25

321- Maitasuna lurrundutako ispilua da: ez digu errealitatea ikusten uzten.

322- Hildakoan, hilezkorrak izango gara.

323- Zertan ari gara etxe eroriak ureztatzen?

324- Barra-kodeetan kartzelaturik bizi gara.

325- Aurrekontuen atzekontuak ordaintzen ari gara.

326- Munduan dena da aldagarria, salbu eta gizakiaren miseriak.

327- Izerdiak ez du burtsan kotizatzen.

328- Eskeletoak guardasolpean.

329- Besarkada batzuk, besurkadak.

330- Nahiago dugu gezurraren amaraunean bizi egiaren alanbre-hesian baino.

 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: