MIKROANDOSILLOAK 38
(Bakardadea)
371- Hemen nago, bakardadea laztantzen.
372- Bakardadeak ez du zapping egiten.
373- Bakardadearen azpian ez dago salbamendu-txalekorik.
374- Aduanetako eskanerrek ez dute bakardadea irakurtzen.
375- Zer da bakardadea: euritakoa, ala guardasola?
376- Bakardadea ihesa da.
377- Bakardadearen geltokian, tren-hotsik ez.
378- Bakardadeak kolore biribila du.
379- Bakardadea harresi gabeko gotorlekua da.
380- Bakardadearen pisua konpartituko nuke.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: