MIKROANDOSILLOAK 49
(Askatasuna)
471- Askatasuna zapatako lokarrietan hasten da galtzen.
472- Ostadarraren azpian bizi da askatasuna.
473- Mugak behar ditugu askatasuna lortzeko.
474- Askatasuna duzue esklabo izaten jarraitzeko.
475- Ez da behar hormarik askatasuna preso mantentzeko.
476- Askatasuna da tiranogaien berbarik erabiliena.
477- Askatasuna debekuz inguratutako irlatxoa da.
478- Erlijio-askatasuna kontzeptuari oximoron hatsa dario.
479- Askatasunak jabeak ditu, eta morroiak.
480- Euliek ere ez dute sinesten lanak askatasuna dakarrela.
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: