MIKROANDOSILLOAK 37
361- Asmoak, sarri, kontrako eztarritik joaten dira.
362- Pneumatiko nekatuen pentsamenduak museoetan hiltzen dira.
363- Olatuek ez dute lorik egiten.
364- Egiak entzun nahi ez ditugunean, bolumena altxatzen dugu.
365- Norentzat dira gaueko mareabeherak?
366- Faraoiek eskale begiak zituzten.
367- Umeen mihietan ez da erreparoa pausatzen.
368- Probetak: zientzialarien kalizak.
369- Gure eskuan daude ukabilkada eta fereka.
370- Gauez ateratzen dena ez dute melanoma gaiztoek jaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: