501- Zoriontasuna zorigaitzen digestiotik abiatzen da. 502- Mehatxua ezin da izan egundo mehetsua. 503- Gauza bat dago ezin lokartzea baino txarragoa: ezin itzartzea. 504- Gaitzak ez dira errazetekin sendatzen. 505- Egarria ez da konpontzen iturriak galarazita. 506- Beti dago arrazoiren bat arrazoia galtzeko. 507- Historia gizakien ez-egitekoen zabortegia da. 508- Ilargi betea orratzak galdu dituen erlojua da. 509- Bizitzea zamak garraiatzea da. 510- Perfekzioak ez du eboluzionatzen uzten. Hortaz, eboluzioa inperfektua da. ...
Eta honi deitzen diote bizitza espermatozoide geldoen eta txarto egositako obuluen txori-kaka honi neguko gauetako hordikerian desarratutako tiro zentzunbakoak garenoi baina orain negarra da txarrena munduak ez du behar jausitako txorien erretolikarik alferrik dira kaiolak askatasuna amesten ez dutenentzat begiak zabaltzea hondakin bihurtutako utopiak elikatzea bezain antzua da dagoeneko errotik ateratako haginen irribarrea bezain faltsua zertarako balio dute tabernen komunetan hondoratutako gaztaroko ametsek salbazioaren esperantza nekagarria da hainbeste urteren ostean ez gara orain ha...
Beste edari bizien aldean apal da eta diskret; ez du urre edo anbar kolorerik, ezta gainontzekoen usain gozo sarkorra ere. Uraren jantzi xalu eta xumea laket du soinean eta, gisa horretan mozorroturik, apalategian igurikitzen du bertze botilekin batean, mutu eta pazient, sobera nabarmendu gabe, harik eta plater eta kikarak eta edalontziak oro mahaitik kendu dituzten arte. Orduan, dafaila xahuaren gainean, izena eta izana berreskuratzen ditu eta Ginebra erregina ageri da berriro guzien aitzinean koroa buruan -zitroi, izotz eta pindar- eta Lancelot ez ezik Mahai Biribileko bert...
491- Erosotasuna da iraultza guztien antidotoa. 492- Arriskutsua da pianoaren tekla beltzetan lokartzea. 493- Alferrik da aterkiaren gaineko euria. 494- Beldur diegu atzeko ateetako egiei. 495- Amets zimelduak dira heriotzaren ongarri finena. 496- Jaungoikoa baino, gurago dut beheko andrea. 497- Harriz harri eraikitzen dira hondamendiak. 498- Erruaren errapeak agorrezinak dira. 499- Metaforak ipurtzuloetan landatuta ez da oasirik jaiotzen. 500- Udazkeneko hostoak joandako txorien malkoak dira. ...
Bihotzak abisatu egiten du lehertu aurretik bazekien hala ere sari bi irabazi zituen 12.000€ guztira. Eta ospatzeko gurasoak gonbidatu zituen eta emaztea gero neba-arrebekin ere joan zen Eta senitartekoak: lehengusu eta lehengusinak eraman zituen Lankideekin primeran ibili zen Eta txikitako lagunekin bikain Literatur taldea osatzen zuten kideak etorri ziren Eta aitortzen du pasatu egin zela drogekin beharbada Eta beharbada horregatik zegoela han Artxandako Santa Maria ospitalean bihotzak abisatu ziolako lehertu aurretik Eta bat-batean ondoeza sartu zitzaion eta erizaina de...
(Euskal Literaturaren Misterioak 5) Irakurri duzu Joseba Sarrionandiaren Enperadore eroa narrazioa? Bertan, Hung Wu enperadorea nola erotu zen kontatzen du Txinako kontalari batek. Kontalari asko omen daude Txinan. Bidegurutzeetan jartzen dira, eta bidaiariei antzinako istorioak kontatzen dizkiete, elikagai gutxi batzuen eta txanpon txiki baten truke. Imajinatzen duzu bidegurutzeko kontalaria en...
Badago nigan idazle orojakile bat gizartearen mixeriak jakiteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan abokatu solidario bat ikusten ez dituzuen bidegabekeriak ikusteagatik gainetik begiratzen zaituena. Badago nigan injiniari ekologiko bat ezagutzen ez dituzuen naturaren sekretuak ezagutzeagatik gainetik begiratzen zaituena. Baina nigan baita izkutatzen dira isunez isun dabilen trafiko agentea ere atso zaharrak egun euritsuetan erizainak eguerdiko kafea hartu aurretik futbolera doazen zale amorratuak eta jendaurrean ari den makina bat funtzionari seme-alaben gorabeherak kontatz...
Sebastian Palomares jartzen zuen gutunontzian. —Gustatuko zaizue. Seguru baietz. Haren atzetik joan ginen, elkarri begira, misterio handi bat argitzera doanaren ikaraz. —Eta jolasa amaitzen dugunean, bostehuna pezeta emango dizkizuet, litxarreriak erosteko, edo izozkiak, edo nahi duzuena. Atea zabaldu eta pasatzen utzi zigun. —Baina gogoratu ez diozuela inori kontatu behar. Hau gure sekretua izango da. Guk baietz, ez geniola inori kontatuko. Ilun zegoen etxe barrua. Pertsiana guztiak itxita zeuden, eta usain arraroa zegoen. Iluntasunera ohitu ginenean, zakar poltsak iku...
Burusoila jakitun da ilerik ez duela eskuratuko horregatik detailea maite du geratzen zaion ilea bizitzan geratzen zaion denborarekin lotzen du eta urrea balitz moduan zaintzen. Ilea tindatzen duenak berriz uste du luzaroan izango dela bizidunen artean. Baina beldur da tinteak ez ote dion ilearen sustraia erreko. Azkenik ileaz arduratzen ez direnak datoz ileapaindegira doaz ileapaintzaileagatik. Ispiluari begira haren genitalak ukondotik urruntzen eta hurbiltzen sentitzen ditu haren hatsa garondoan eta ez du sekulan futbolaz hitz egiten ez eta nondik ikusten den Bilbo politago....
Janari merkea da gezurra nork bere burua justifikatzeko bada. Eroso bizi gara autoengainuaren lokatzetan, garrantzitsua itxura zoriontsua da. Ederra da gainbehera zimurrik gabeko aurpegian ezkutatzeko beste diru baldin badugu. Porrota ez da berriro xarabe mingotsa izango, beti dago-eta modua hauteskunde gauean garaileak izateko. Berdin dio zenbat maitezaitut isuri behar ditugun (bankarien irribarreak bezain egiatiak) egunerokokeriak ugertutako eskuburdinak urrezko eraztun moduan agerrarazteko bezain trebeak bagara. Horrela joaten zaigu bizitza eskuetatik, eguneroko gezur horiek guz...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik