Txistu y Tamboliñ

Jainkoaren irudia ”Jainkoak  bere irudiaren arabera egin zuen gizakia?”, galdetu diot osabari. Nork esan dizu hori?, galdetu dit. “Liburu batean irakurri dut”. Momentu horretan, Gazan hildakoen kopurua gero eta handiagoa dela esan dute irratian. “Begira zer egiten duten gizakiek, asmatu dituzten jainkoen izenean. Batzuetan pentsatzen dut mundua askoz hobea izango litzatekeela jainko horrek atseden hartu balu gizakia asmatu zuen egunean”. Pentsatzen geratu naiz: liburuetan bizar handiarekin agertzen da beti jainkoa, eta neskek ez dugu bizarrik. Ord...


Etiopiako eskola Etiopiara egin zuen bidaiako argazkiak eta bideoak erakutsi dizkigu osabak. Bideo batean, umeen eskola bat ikusi dugu. Adin askotako umeak dira, eta lurrean eserita daude; ez dute ez aulkirik, ez mahairik. Batzuk ortozik daude, eta arropa zaharrak dituzte. Arbela bat besterik ez dago. Arbelan alfabetoko letrak daude idatzita. Ume bat dago arbelaren aurrean, eta, makilatxo batez, letrak seinalatzen ditu, banan-banan. Lurrean eserita dauden umeek letren izenak errepikatzen dituzte. Amaitutakoan, beste ume bat ateratzen da alfabetoko letrak irakurtzera. “Urrundik etorr...


Zeruak eta infernuak Osabari galdetu diot ea non dagoen amama haren ustez, zeruan ala infernuan. “Zerua eta infernua hemen daude, Garbiñe, gure munduan. Amama orain bakez dago, kutxan, zeru-infernuak guri utzita”. “Telebistako albistegietan infernuak erakusten dizkigute, ezta, osaba?”, esan diot. “Zeruak eta infernuak gure barruan gordetzen ditugu, eta geure ekintzen bidez kanporatzen ditugu. Baina, zoritxarrez, infernuak deigarriagoak izaten dira telebistan emateko”. “Orduan, ona izango litzateke albistegiak berririk gabe geratzea, ezta,...


Lehen jaunartzea Gure lehengusua Iñaki deitzen da, eta ez du jaunartzerik egin. “Ez dut katekesira joan nahi”, esan zien gurasoei. “Zergatik baina?”, galdetu zioten, harrituta. Orduan, hauxe erantzun zien: Sinetsi nizuen Olentzerorena, eta gezurra zen. Sinetsi nizuen Maritxu Teilatukoarena, eta gezurra zen. Eta orain Jesusen ipuinarekin zatozte? Ez, ez dut jaunartzerik nahi. Seguru hori ere gezurra dela azkenean”. Neuk ere badakit nortzuk diren Olentzero eta Errege Magoak, baina Ibonek ez. Ibonek oraindik sinesten du Errege Magoek prismatiko magikoak d...


Identifikazioa Orain dela gutxi telebistan esan zuten AEBko kazetari bat hil zutela, lepoa moztuta. Lepoa moztu ziona zutik zegoen, eta aurpegia estalita zeukan. Kazetaria aurrean zegoen, belauniko, eta laranja koloreko jantzia zuen. Baina ez zuten eman lepoa moztu zion eszena. Gordinegia omen zen telebistan emateko. Eta zer? Japoniarrek arrain gordinak jaten dituzte, eta luzaroan bizi dira… Gaur irratiak esan du identifikatu dutela hiltzailea. Ez dut ulertzen nola jakin daitekeen (eta hain azkar) nor den burua estalita duen pertsona, zeren bakarrik ikusten zitzaizkion begiak, eta ...


Astronauten begirada “Horrela hasten dira gerrak”, esan digu osabak. Jostailu bategatik ibili gara borrokan Ibon eta biok. Arrazoi du osabak. Umeen arteko gerrak jostailu txikiengatik izaten dira, eta nagusien artekoak jostailu handiengatik. Baina, azken batean, gauza bera da: “nirea da!”, esaten dugu, “guztiona da!” esan beharrean. Mundua zati txikietan banatu dugu, eta zati horiengatik hiltzen dugu batak bestea. Baina ez gara konturatzen zati horiek guk sortu ditugula. Astronauten begirada falta zaigu: urrutitik ez dira zatiak ikusten, munduko bola ba...


Paula Paula nire lagun handiena da. Triste dago, gurasoak kendu behar dizkiote eta. Epaile izeneko pertsona batek erabaki du guraso txarrak direla eta ez dutela alaba behar bezala zaintzen. Telebistan esan dute misil batek ume batzuk hil dituela, hondartza batean jolasean zebiltzala. Eta nik diot: umeak hiltzea etxean bakarrik uztea baino askoz txarragoa da, ezta? Hala ere, epaileek ez dute ezer egin misil hori jaurtitzeko agindu dutenen aurka. Noiz kenduko diete agintari gaiztoei munduaren zaintza?                &nbs...


Maitasun proba Osabari maitasun-proba egin diogu. Galdetu diogu ea biotatik nor maite duen gehien. “Eta ez du balio berdin maite gaituzula esatea”, esan dio Ibonek. “Zenbat urte dituzu?”, galdetu dit. “Hamabi”. “Eta zuk, Ibon?” “Bederatzi”. “Orduan, zu hamabi urtez maite zaitut, eta zu, Ibon, bederatzi urtez”. Begi zabalik utzi gaitu erantzunak. “Oso erantzun ona, osaba!”, esan diogu.                      &n...


Amamaren haginak Amamak edalontzi batean uzten zituen haginak gauero. Ahotik atera, eta edalontzira. Egun batean galdetu nion ea zergatik ez zuen ateratzen modu berean minbizia. Bularretik atera, eta zakarrontzira. “Hain erraza balitz!”, erantzun zidan. Eta begiak bris-bris hasi zitzaizkion, izarrak bezala, eta erreka txikiak jausi zitzaizkion masailetan behera. “Eta minbizia ezin da malko horietan atera?”, galdetu nion. “Ez, maitea”. Amamaren errekatxoak hatz-mamietan hartu nituen, eta gaziak ziren. “Zer zapore du minbiziak?”, galdetu nion...


  Uso eta txolarreak  -Afroditaren txoriak- harat honat dabiltza hiri arre honetan, beste edozein errumes bezain ezdeus, bezain pobre eta zarpail.   Urrezko orga garabiak eraman bide zuen behar ez den lekuan aparkatzeagatik eta jainkosa bera preso altxatu zuten udaltzainek kalean erabat biluzik zebilelako.                                            &nb...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak