Erlijio berria

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2022-10-20 12:04

Kristautasuna iruzurra da. Jainkoa orojakilea bada, eta akatsik gabea, eta haren irudira sortu bagaitu, zergatik ezin izan dut Eskola Graduatua ere atera? Zergatik ez naiz gauza zeregin sinpleena burutzeko akatsik egin gabe?

Beste jainko bat asmatuko dut, nire irudira: oroezjakina eta akatsez betea.

Erlijio berrian sinisteko ez da behar izango estanpatxorik ez federik: nahikoa izango da ispilura begiratzea.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: