Txistu y Tamboliñ

Ekilorea

1
Ekilorea Txistu y Tamboliñ | 2023-09-19 19:34

Ekilore hura aspertuta zegoen eguzkiari begiratzen. Entzuna zuen gauez, haiek lo zeuden bitartean, Ilargia izeneko argizagi batek zeharkatzen zuela zerua, eta erabaki zuen aurrerantzean hari begiratuko ziola. Itzarrik eman zuen gau hura, baina Ilargia ikusi ez, ilberri baitzen. -Gezurra da gauez Ilargia izeneko argizagiak zerua zeharkatzen duela -esan zien beste ekiloreei biharamunean. Egun hartatik gehiago, belarrietara etortzen zitzaizkion esamesei entzungor egin zien. Eta beste ekiloreak konbentzitzeko, hauxe esaten zien: -Sekula ez litzaiguke otuko pentsatzea lurra biribila dela, ez...


Liburu elektronikoa abian jarri nuenean, ezustekoa hartu nuen. Hiru liburu nenbilen aldi berean irakurtzen, eta hara: pertsonaiak liburu batetik bestera pasatu ziren, bat-batean birus elektroniko batek hiru liburuak nahasi eta halako mazedonia bat egin balu bezala. Harriturik barneratu nintzen mazedonia hartan: Haur besoetakoa eleberriko protagonista, amets nahasi baten ostean, konturatu zen ezin zela ohetik altxatu, zomorro bihurtuta ikusi baitzuen bere burua. Ikaratuta, Theresari deitu zion, baina, logelako atea zabaldu zenean, neskatoa agertu beharrean HAL 9000 konputagailua ikusi zuen,...


Gregor Samsa itzartu zenean, dinosauroa ez zegoen han. Gustura Mendilarrosa


Galdera bat daukat Euskaltzaindiarentzat: Zergatik New Zealand da Zeelanda Berria eta New York ez da York Berria?  Eta zer esan Newtoni buruz? Zergatik ez da Tonberri? Hartzen ote ditu erabakiak Euskaltzaindiak ilogikaren sagarrondopean, baina sagarrak barik meloiak jausten zaizkie? Ur-gazle


Dinosauroak

Dinosauroak Txistu y Tamboliñ | 2023-07-03 20:37

Antzinako Egiptoko dinastien eta faraoien handitasuna basamortuko harea artean birrindu zen. Erromako inperio erraldoia naipe-gaztelu baten antzera jausi zen. Sobiet Batasunaren burdinazko boterea puska askotan desegin zen. Betiko ziruditen zibilizazioak hondar bihurtu ziren. Non daude dinosauroak, galdetzen dute labezomorroek. Handinahiek ulertu beharko lukete arriskutsua dela uzkia eguzkia lakoa izan nahi izatea.   Bernardo Kapanaga


Sekula ez dut sinistu tximeleta-efektuan eta horrelako pitokerietan. Atzo arte. Atzo, dutxatu barik bainatu egin nintzen. Eta hara: bainu-ontzia hutsitu nuenean, itsas maila jaisten hasi zen Bizkaiko golkoan.  Esango didazue horri marea behera esaten zaiola, eta horren eragilea Ilargia dela, eta ez nire bainu-ontzia. Ba, badakizue zer esaten dizuedan? Hemendik aurrera bainu-ontzian egingo dut txiza. Ea nor ausartzen den uda honetan gure hondartzetan bainatzen...   Orin O'connors      


Meteoritoa

Meteoritoa Txistu y Tamboliñ | 2023-06-30 12:00

Gaur, bazkalondoko kafea hartzen gabiltzala, deskuiduan lez, zera esan diet lagunei: -Gaur gauean ez da jausiko meteorito bat herrian. Isiltasuna apurtzearren esan diet, zeren adiskidetasunak deserosotasun hori dauka: isilik egon zaitezke hamar minutuan, ordu laurdenean, ordu erdian... adiskidetasun horretan ezelako arrakalarik sorrarazi barik. Niretzat, berriz, isiltasuna objektu astuna da, itsasoaren hondora zaramatzan aingura. Are gehiago esango dut: lagunen isiltasun tematia susmagarria iruditu zait. "Seguru zerbait ezkutatzen ari direla", pentsatu dut, mesfidati. Hori du isiltasunak...


Orion

Orion Txistu y Tamboliñ | 2023-06-29 07:47

Gaur lehengusu Doroteorekin egin dut topo Atxarten. Ordu erdi eduki nau, berba eta berba, euskaldunok Oriongo konstelaziotik gatozela azaltzen. -Orduan ni ez naiz benetako euskalduna -eten diot- ze ni, etorri, Alluitzen tontorretik nator. Bernardo Kapanaga


Ongi eTOURri

Ongi eTOURri Txistu y Tamboliñ | 2023-06-27 09:52

Ajurianean batzartuta dago krisi-gabinetea. Egun gutxi falta dira Tourra hasteko, eta Ertzainas en lucha kolektiboaren mehatxua inoiz baino errealagoa da: haien eskakizunak onartu ezean, Tourrik ez dela egongo ziurtatu dute.  -Barregarri geratuko gara munduaren aurrean -kexatu da lehendakaria, mukizapiaz bekokiko izerdia lehortuz. -Ea, inork badu buruhauste honetarako konponbiderik? Batzartutakoek elkarri begiratu diote, baina inork ez du murtik ere esan, harik eta Euskara Sustatzeko zuzendariak, zein mahai luzeari erantsita dagoen ikasmahai batean jarrita baitago, kolkorako hit...


-Errusiar panpinen antzera, errusiar tankeak deritzon panpina sortu dute mutikoentzat: tankearen barruan beste tanke bat, haren barruan beste bat, haren barruan beste bat... -Eta zer dago azken tankearen barruan? Errusiar soldaduak? -Ez. Barraskiloa. Bernardo Kapanaga  


Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210