Tximeleta-efektua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-07-01 08:42

Sekula ez dut sinistu tximeleta-efektuan eta horrelako pitokerietan. Atzo arte. Atzo, dutxatu barik bainatu egin nintzen. Eta hara: bainu-ontzia hutsitu nuenean, itsas maila jaisten hasi zen Bizkaiko golkoan. 

Esango didazue horri marea behera esaten zaiola, eta horren eragilea Ilargia dela, eta ez nire bainu-ontzia.

Ba, badakizue zer esaten dizuedan? Hemendik aurrera bainu-ontzian egingo dut txiza. Ea nor ausartzen den uda honetan gure hondartzetan bainatzen...

 

Orin O'connors

 

 

 


Utzi iruzkina: