Dinosauroak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-07-03 20:37

Antzinako Egiptoko dinastien eta faraoien handitasuna basamortuko harea artean birrindu zen. Erromako inperio erraldoia naipe-gaztelu baten antzera jausi zen. Sobiet Batasunaren burdinazko boterea puska askotan desegin zen. Betiko ziruditen zibilizazioak hondar bihurtu ziren.

Non daude dinosauroak, galdetzen dute labezomorroek.

Handinahiek ulertu beharko lukete arriskutsua dela uzkia eguzkia lakoa izan nahi izatea.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: