Jaungoiko piromanoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-11-24 13:03

Polizia-etxearen aurretik pasatu nintzenean, polizia-auto bat geratu zen, eta atxilotu bat jaitsarazi zuten.

-Nor da? -galdetu nion poliziari.

-Ero bat. Jaungoikoa dela dio. Mendian atxilotu dute, sasi bat erretzeagatik. Noiz eta gaur, alerta laranja dagoenean haize-boladengatik. Sutea eragiteko zorian egon da.

Biharamunean, egunkarian, albiste hau irakurri nuen.

"Eroetxera eraman dute jaungoikoa dela dioen piromanoa. Psikiatrek diotenez, identitate disoziatuaren nahasmendua du: batzuetan aita dela dio, beste batzuetan semea, eta, are larriagoa dena, izpiritua dela ere esaten du. Kasu larrienen sailera eraman dute".

Jaungoikoa irudikatu nuen gela zuri batean, eta, ez dakit zergatik, Norman Batesen aurpegia etorri zitzaidan gogora. 

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: