Kontsolak eta liburuak Osabak esaten digu sekula ez garela kontsolatzen kontsolarekin gabiltzanean. Guretzat presondegi bat bezalakoa dela. “Uda da, hondartza hirurehun metrora duzue eta etxean geratu nahi duzue, kontsolarekin jolasteko. Ez dut ulertzen!”. Apalaren gainean metatuta dauden liburuak seinalatu ditu. “Badakizue zertarako balio duten liburuek? Etxetik irten gabe bidaia luzeak egiteko eta hemendik urrun dauden lekuak eta pertsonak ezagutzeko. Hor dituzue, eskura, eta zuek nahiago duzue preso geratu zuen kontsolan”. Osabak bidaia asko egiten ditu munduan ...
Ume-trukea Gaur ere ernegatu eragin diogu amari, janari gehiena platerean utzi dugu eta. “Arratsaldean ez dago kontsolarik!”, esan digu. Eta gu negar baten, kontsolatu ezinik. “Afrikara joan beharko zenukete udako oporretan, hemen egon beharrean”, esan digu osabak. “Bale!”, erantzun dio Ibonek. “Ez nabil txantxetan, Ibon. Gosea pasatzea zer den ikasiko zenukete. Hango ume askok gosea pasatzen dute, eta zuek hemen alferrik galtzen uzten duzue janaria”. “Ez naiz gose!”, esan dio Ibonek. “Orduan, gauza bat egingo dugu: gose d...
Pazientzia-ariketa Gaur goizean txinboetara joan nahi izan du Ibonek. Amak ezetz esan dio, bazkalondoan joango ginela. “Orain joan nahi dut!”, esan du Ibonek, haserre. Orduan osabak betiko galdera egin dio: “Zer behar da mundu honetan, Ibon?” Pa-zi-en-tzi-a!”, erantzun dio Ibonek, silaba bakoitza astiro-astiro ahoskatuta. Buruz daki erantzuna. “Harrigarria da: bizitza guztia duzue aurretik, baina dena nahi duzue orain”. Sagarraren adibidea jarri digu, pazientzia izan behar dugula esateko: “Heldu gabeko sagarrak alferrik esango du lurrera jau...
Xake-partida Gaur Ibon eta osaba xakean ibili dira. “Xakearen sekretua hitz batean laburbiltzen da: kalkulua”, esan digu osabak. “Kalkulatu behar dugu egin nahi dugun mugimenduak zer arrisku dituen, eta zer abantaila. Kalkulatu behar dugu nola erantzungo duen beste jokalariak. Kalkulatu behar ditugu hainbat mugimendu, lortu nahi dugun helburura onik iritsi ahal izateko”. Ibonen dorreak zaldia jan dio osabari. “Ikusten, Ibon? Ez duzu kalkulatu zer arrisku zuen mugimendu horrek”. Eta Ibonen dorrearen mugimenduak libre utzitako bidea baliatuta, osabaren al...
Jainkoaren irudia ”Jainkoak bere irudiaren arabera egin zuen gizakia?”, galdetu diot osabari. Nork esan dizu hori?, galdetu dit. “Liburu batean irakurri dut”. Momentu horretan, Gazan hildakoen kopurua gero eta handiagoa dela esan dute irratian. “Begira zer egiten duten gizakiek, asmatu dituzten jainkoen izenean. Batzuetan pentsatzen dut mundua askoz hobea izango litzatekeela jainko horrek atseden hartu balu gizakia asmatu zuen egunean”. Pentsatzen geratu naiz: liburuetan bizar handiarekin agertzen da beti jainkoa, eta neskek ez dugu bizarrik. Ord...
Etiopiako eskola Etiopiara egin zuen bidaiako argazkiak eta bideoak erakutsi dizkigu osabak. Bideo batean, umeen eskola bat ikusi dugu. Adin askotako umeak dira, eta lurrean eserita daude; ez dute ez aulkirik, ez mahairik. Batzuk ortozik daude, eta arropa zaharrak dituzte. Arbela bat besterik ez dago. Arbelan alfabetoko letrak daude idatzita. Ume bat dago arbelaren aurrean, eta, makilatxo batez, letrak seinalatzen ditu, banan-banan. Lurrean eserita dauden umeek letren izenak errepikatzen dituzte. Amaitutakoan, beste ume bat ateratzen da alfabetoko letrak irakurtzera. “Urrundik etorr...
Zeruak eta infernuak Osabari galdetu diot ea non dagoen amama haren ustez, zeruan ala infernuan. “Zerua eta infernua hemen daude, Garbiñe, gure munduan. Amama orain bakez dago, kutxan, zeru-infernuak guri utzita”. “Telebistako albistegietan infernuak erakusten dizkigute, ezta, osaba?”, esan diot. “Zeruak eta infernuak gure barruan gordetzen ditugu, eta geure ekintzen bidez kanporatzen ditugu. Baina, zoritxarrez, infernuak deigarriagoak izaten dira telebistan emateko”. “Orduan, ona izango litzateke albistegiak berririk gabe geratzea, ezta,...
Lehen jaunartzea Gure lehengusua Iñaki deitzen da, eta ez du jaunartzerik egin. “Ez dut katekesira joan nahi”, esan zien gurasoei. “Zergatik baina?”, galdetu zioten, harrituta. Orduan, hauxe erantzun zien: Sinetsi nizuen Olentzerorena, eta gezurra zen. Sinetsi nizuen Maritxu Teilatukoarena, eta gezurra zen. Eta orain Jesusen ipuinarekin zatozte? Ez, ez dut jaunartzerik nahi. Seguru hori ere gezurra dela azkenean”. Neuk ere badakit nortzuk diren Olentzero eta Errege Magoak, baina Ibonek ez. Ibonek oraindik sinesten du Errege Magoek prismatiko magikoak d...
Identifikazioa Orain dela gutxi telebistan esan zuten AEBko kazetari bat hil zutela, lepoa moztuta. Lepoa moztu ziona zutik zegoen, eta aurpegia estalita zeukan. Kazetaria aurrean zegoen, belauniko, eta laranja koloreko jantzia zuen. Baina ez zuten eman lepoa moztu zion eszena. Gordinegia omen zen telebistan emateko. Eta zer? Japoniarrek arrain gordinak jaten dituzte, eta luzaroan bizi dira… Gaur irratiak esan du identifikatu dutela hiltzailea. Ez dut ulertzen nola jakin daitekeen (eta hain azkar) nor den burua estalita duen pertsona, zeren bakarrik ikusten zitzaizkion begiak, eta ...
Astronauten begirada “Horrela hasten dira gerrak”, esan digu osabak. Jostailu bategatik ibili gara borrokan Ibon eta biok. Arrazoi du osabak. Umeen arteko gerrak jostailu txikiengatik izaten dira, eta nagusien artekoak jostailu handiengatik. Baina, azken batean, gauza bera da: “nirea da!”, esaten dugu, “guztiona da!” esan beharrean. Mundua zati txikietan banatu dugu, eta zati horiengatik hiltzen dugu batak bestea. Baina ez gara konturatzen zati horiek guk sortu ditugula. Astronauten begirada falta zaigu: urrutitik ez dira zatiak ikusten, munduko bola ba...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik