Lehen jaunartzea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-10 23:41

Zehaztuko ez dugun herri batean, lehen jaunartze egunean, zera pentsatu zuten umeek: hemen jaungoikoaren ordezkari zuzena apezpikua bada, jaungoikoaren gorputza jan beharrean, zergatik ez dugu jaten apezpikua? Kristoren gorputza du eta!

Pentsatu eta egin: pikurik gozoena baino gozoagoa iruditu zitzaien apezpikua.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: