Paula Paula nire lagun handiena da. Triste dago, gurasoak kendu behar dizkiote eta. Epaile izeneko pertsona batek erabaki du guraso txarrak direla eta ez dutela alaba behar bezala zaintzen. Telebistan esan dute misil batek ume batzuk hil dituela, hondartza batean jolasean zebiltzala. Eta nik diot: umeak hiltzea etxean bakarrik uztea baino askoz txarragoa da, ezta? Hala ere, epaileek ez dute ezer egin misil hori jaurtitzeko agindu dutenen aurka. Noiz kenduko diete agintari gaiztoei munduaren zaintza? &nbs...
Maitasun proba Osabari maitasun-proba egin diogu. Galdetu diogu ea biotatik nor maite duen gehien. “Eta ez du balio berdin maite gaituzula esatea”, esan dio Ibonek. “Zenbat urte dituzu?”, galdetu dit. “Hamabi”. “Eta zuk, Ibon?” “Bederatzi”. “Orduan, zu hamabi urtez maite zaitut, eta zu, Ibon, bederatzi urtez”. Begi zabalik utzi gaitu erantzunak. “Oso erantzun ona, osaba!”, esan diogu. &n...
Amamaren haginak Amamak edalontzi batean uzten zituen haginak gauero. Ahotik atera, eta edalontzira. Egun batean galdetu nion ea zergatik ez zuen ateratzen modu berean minbizia. Bularretik atera, eta zakarrontzira. “Hain erraza balitz!”, erantzun zidan. Eta begiak bris-bris hasi zitzaizkion, izarrak bezala, eta erreka txikiak jausi zitzaizkion masailetan behera. “Eta minbizia ezin da malko horietan atera?”, galdetu nion. “Ez, maitea”. Amamaren errekatxoak hatz-mamietan hartu nituen, eta gaziak ziren. “Zer zapore du minbiziak?”, galdetu nion...
Uso eta txolarreak -Afroditaren txoriak- harat honat dabiltza hiri arre honetan, beste edozein errumes bezain ezdeus, bezain pobre eta zarpail. Urrezko orga garabiak eraman bide zuen behar ez den lekuan aparkatzeagatik eta jainkosa bera preso altxatu zuten udaltzainek kalean erabat biluzik zebilelako. &nb...
Egunak laino sordidoak ekarri ditu silueta zikinak eginez zeruan. Gero euria egin du eta kongestionatu egin gara. Beraz erruki zakizkigu arren eta atea zabaldu fribolitate gabe salda beroaren beharra daukagu eta usurpatu ditugun gorputzak bizkortzeko. &nbs...
521- Ametsak Lurrontzitik ihesi doazen arrain hegalariak dira. 522- Jainkoen arimak energia egolikoz elikatzen dira. 523- Erlojuaren erratzek iragana garbitzeko balio dute. 524- Gomuta onak, gormutu; txarrak, gar-mortu. 525- Bizitza gauza ona bada, zergatik bizi dira hainbeste dortokak? 526- Akatsak mareagoren tema berarekin bueltatzen dira. 527- Hagin batetik aurrera, adinetako minez egoten gara. 528- Herio atxilotu dute, genozidioa leporatuta. 529- Nekez uzten ditu sustraiak zuztarrik ez duenak. 530- Utopiak, mamitzen direnean, katastrofe bihurtzen dira. ...
Aurkikuntza harrigarria egin dute Zornotzako patatan (Andres Nagel artista gipuzkoarrak egindako eskultura). Egunotako haize-boladen ondorioz, patata jausi eta bitan apurtu da, eta orduan aurkitu dute haren barruan kristo itxura duen ezpata-dantzari baten irudia. Eliza-agintariek kristorenak esan dituzte irudia Kristorena dela diotenen aurka. Hala ere, hura ikusita, nabarmena da Kristo gurutziltzatuarekin duen antza: buru (doi bat) makurtua, saihetseko zauria, oinak bata bestearen gainean egotea… Hona hemen desberdintasun bakarra: zapia egon behar zuen lekuan, dantzariaren ezpata ...
511- Gauzak pilatuz saiatzen gara gabeziak betetzen. 512- Elefanteak ere tronpatzen dira. 513- Erreumara daramate bide guztiek. 514- Nagikeria aktiboa praktikatzen dut. 515- Goiz gorri, arrats euro. 516- Sagar errearen harrak gara. 517- Insomniodunak, loa amets. 518- Pastilla urdinek ez dituzte maitasun eroriak zutiarazten. 519- Liburu debekatuak dira irakurrienak. 520- Perfekzioak ez du eboluzionatzen uzten. Orduan, hiltzea perfekzioa da. &...
Beste arrakala bat sortu da Itoizko urtegian. Ikerketen arabera, Mikel Urdangarinen kontzertu baten ostean agertu da, kantariaren ahotsaren dardarizoak eraginda. Mikelen ahotsaren ahalmen izugarri hori baliatzeko, ikuskizun berria iragarri dute Mikel Urdangarinek, Kirmen Uribek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek: Dardarregia, txikitzaileegia agian. Bestalde, Itoizko urtegian antzeko kalteak eragin ditzakeelakoan, Yolanda Barcinaren gobernuak Joan Manuel Serratek Agoitzen emateko asmoa zuen kontzertua bertanbeheratu du.
Tiraderak hustu ditut. Bihar urtea hilko da, eta berriak ezingo du jasan paper zaharren nostalgia. Neil Youngen ahotsak all the feelings in you heart come re-awakened diost zahartzarotik, eta beharbada alferrik da dena: tiraderak hustu arren gurekin daramagu, nahitaez, oroitzapenen lorra. Ron Sniakin
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik