Txistu y Tamboliñ

461- Mina min gorriagoaz zuritzen da. 462-  Zuloek altxarazten gaituzte. 463- Egiaren uzkia beti da informazio erreserbatua. 464- Jainkoa da apokalipsiaren genesia. 465- Urrea ez da ureztatzen. 466- Bizitza gaixotasun degeneratiboa da. 467- Galtzaileen poltsikoetan ez dago zulo faltarik. 468- Etorkizuna sekula helduko ez den fruitua da. 469- Politika: gezurra egiazjanzteko artea. 470- Sigmund Freudekin egin dut amets: larria ote da?                           &n...


Esadazu askatasuna lokatzez altxatutako  fantasia kearen pisu atomikoa duen  subjuntiboa eta zapatak erantzi izarrei begiratu eta harra sagarrean bezala  biziko nintzatekeela pentsatuko dut zeren kartoizko kutxa baten sartzen dira nire ametsak iraultza merke herdoilduak egunerokotasunean urtuak ohitu naiz begirada izuetara beldurrak orrazten ematen dugu bizitza utzi hemen hatz-markak eta unibertsoa lo geratuko da adjektibo gehiegi dago bizitzan substantiboen kaltetan eta ordua heldu da erlojuak eranzteko orain hemen biok ez da besterik behar   Ron Sniakin


Kobazulo horrek ez dauka ez hezurrik ez hartzik, ez zaldirik marrazturik. Haitzulo horrek  ordea giza itxura du lehen gizakiaren bizilekua da agian. Erpe ilun horrek aterpea ematen du etxearekin zerikusia dauka. Zulo beltz horrek umatokia dirudi eta sarrerako harriek haginak dituen aluaren antza ematen diote.   Lodinowsky


451- Sarri, tunelak bistan geratzen zaizkigu. 452-  Beldurraren kudeatzaileek gobernatzen dute mundua. 453- Zoaz dunak orraztera! 454- Bihotzerre autonomikoa daukat. 455- Alferrik gabiltza zahartzeladak ezkutatzen. 456- Erru-erruleak gara. 457- Bakardadeak ortozik egiten du dantzan. 458- Beste mundu bat posible da… beste mundu baten. 459- Gizakia da inoiz asmatu den jainkorik suntsitzaileena. 460- Bainujantziak saltzen hondartza nudista batean.                        &...


Artzaina

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-02-14 08:24

Ameriketan izan nintzen lau urtez artzain lau urtez mortu hotz hartan lau urtez urkiak marrazten lau urtez egunero bildotsa jaten. Eta hiru hilabetean behin puta otzanen tabernan nagusiaren koiote aurpegia ikusi behar izaten nuen. Nahiz eta kamareroarentzat hartza izan The bear is there esaten zidan.     Lodinowsky


Basoaren bestaldeko auzoko berriak gure etxera gonbidatu ditugu. Afalondoan, elurrak errepidea zuritu duela eta, bertan gelditzeko esan diegu. Euren gelara lagundu ditugu, kandelak eskuan, ekaitzaren ondorioz argia eten baitute. Atea zabaldu eta barrurantz bultzatu ditugu, goxoki. —Eta hemen duzue gure etxeko sekretutxoa: gonbidatuen hilobia.                                         &...


Esku hark begiak itxi zizkidanean, Herioren xuxurlak esku izoztu baten antzera  laztandu ninduen:   —Galarazita dago itzartzea. Debeku perfektuena iruditu zitzaidan. Bernardo Kapanaga


Bortxaketa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2014-01-01 13:21

Ez dago udazken ostoez estalitako igerileku ontzia baino irudi  etsigarriagorik. Beteta badago ur uherraren azpiko izakien gordeleku iluna dirudi. Hutsik badago horma zurituz doa arrain ezkatak balira bezala. Orduan, lepotik heldu eta burua leihotik aterarazi zidan bortizki. Beheko solairutik igerilekura eroriko bazina orkatila edo besoa apurtuko zenuke. Erdiko solairutik saihetsak edo burezurra. Eta hemendik, Artxandako zaharren egoitzako bosgarren pisutik zureak egin du. Alta, zergatik ez zara lasaitzen? Ez dut orrorik entzun nahi uzkia urratzen dizudanean.     &n...


Denoi txokatu zitzaigun egun hartan Zapatones gabardina luzearekin ikustea, batez ere, uztailaren 17a zelako. Ez pentsatu sasoi haretan gaur bezalako arropak zeudenik: Dekathloneko forro polarrak, plumiferoak, Villabongeko sudaderak... Ez, orduko arropak kuadrodun alkondarak, kaikua, antezko txamarra eta gabardina ziren, baina uztailaren erdian gabardina jaztea ... Edozein modutan,  Zapatones gabardina jantzita ikustea baino harrigarriagoa zen Zapatones bera ikustea, izan ere, polizia eta txapeloker guztiak atzetik zituen uda hartan.   Eguerdiko 12ak aldera geratu ginen Jon, Ped...


Eguzkia puxtarri hotza da ipar-hemisferioko txoko honetan abenduaren hondarrean. Lurmutur Hirian nago, izerditan, esan dit mezu batek telefonoan. Hegazkin bat hartuko nuke udaren bihotzera joateko odol bako zain hauek bizitzaz blaitzeko esku izoztu hauek laztanekin berotzeko, zeren maitasuna lurmutur urrun bat da niretzat hiri ahaztu bat dagoeneko. Hego hemisferioaren orroak sentitu nahi ditut erraietan, bihotzaren taupadak elefanteen urrats astunak izan daitezela eta ez elurrez zamatutako arbolak. Halakoa da bizitza hemen: ipar-hemisferioko txoko honetan arin doaz hodei ilunak zeruan ar...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak