Beste arrakala bat Itoizko urtegian

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-01-29 08:56

Beste arrakala bat sortu da Itoizko urtegian. Ikerketen arabera, Mikel Urdangarinen kontzertu baten ostean agertu da, kantariaren ahotsaren dardarizoak eraginda.

Mikelen ahotsaren ahalmen izugarri hori baliatzeko, ikuskizun berria iragarri dute Mikel Urdangarinek, Kirmen Uribek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek: Dardarregia, txikitzaileegia agian.

Bestalde, Itoizko urtegian antzeko kalteak eragin ditzakeelakoan, Yolanda Barcinaren gobernuak Joan Manuel Serratek Agoitzen emateko asmoa zuen kontzertua bertanbeheratu du.


Utzi iruzkina: