Aurkikuntza harrigarria egin dute Zornotzako patatan (Andres Nagel artista gipuzkoarrak egindako eskultura). Egunotako haize-boladen ondorioz, patata jausi eta bitan apurtu da, eta orduan aurkitu dute haren barruan kristo itxura duen ezpata-dantzari baten irudia. Eliza-agintariek kristorenak esan dituzte irudia Kristorena dela diotenen aurka. Hala ere, hura ikusita, nabarmena da Kristo gurutziltzatuarekin duen antza: buru (doi bat) makurtua, saihetseko zauria, oinak bata bestearen gainean egotea… Hona hemen desberdintasun bakarra: zapia egon behar zuen lekuan, dantzariaren ezpata ...


Beste arrakala bat sortu da Itoizko urtegian. Ikerketen arabera, Mikel Urdangarinen kontzertu baten ostean agertu da, kantariaren ahotsaren dardarizoak eraginda. Mikelen ahotsaren ahalmen izugarri hori baliatzeko, ikuskizun berria iragarri dute Mikel Urdangarinek, Kirmen Uribek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek: Dardarregia, txikitzaileegia agian. Bestalde, Itoizko urtegian antzeko kalteak eragin ditzakeelakoan, Yolanda Barcinaren gobernuak Joan Manuel Serratek Agoitzen emateko asmoa zuen kontzertua bertanbeheratu du.


Azken iruzkinak