Txistu y Tamboliñ

(Askatasuna) 471- Askatasuna zapatako lokarrietan hasten da galtzen. 472- Ostadarraren azpian bizi da askatasuna. 473- Mugak behar ditugu askatasuna lortzeko. 474- Askatasuna duzue esklabo izaten jarraitzeko. 475- Ez da behar hormarik askatasuna preso mantentzeko. 476- Askatasuna da tiranogaien berbarik erabiliena. 477- Askatasuna debekuz inguratutako irlatxoa da. 478- Erlijio-askatasuna kontzeptuari oximoron hatsa dario. 479- Askatasunak jabeak ditu, eta morroiak. 480- Euliek ere ez dute sinesten lanak askatasuna dakarrela.            &n...


Udazkena

Udazkena Txistu y Tamboliñ | 2014-05-12 12:06

Udazkenero hona etortzen naiz hego haizeak jotzen duenean Artxandako polikiroldegira. Udako igerilekua eta tenis zelaiaren artean  bainu jantzi estuarekin eskilaretan etzan egiten naiz eta gorputza olioztatzen dut azalak osto kolorea har dezan. Eta horrela eguzkiak berotzen nau bere egun onenak eman dituen homosexuala banintz bezala.                                           &n...


461- Mina min gorriagoaz zuritzen da. 462-  Zuloek altxarazten gaituzte. 463- Egiaren uzkia beti da informazio erreserbatua. 464- Jainkoa da apokalipsiaren genesia. 465- Urrea ez da ureztatzen. 466- Bizitza gaixotasun degeneratiboa da. 467- Galtzaileen poltsikoetan ez dago zulo faltarik. 468- Etorkizuna sekula helduko ez den fruitua da. 469- Politika: gezurra egiazjanzteko artea. 470- Sigmund Freudekin egin dut amets: larria ote da?                           &n...


Esadazu askatasuna lokatzez altxatutako  fantasia kearen pisu atomikoa duen  subjuntiboa eta zapatak erantzi izarrei begiratu eta harra sagarrean bezala  biziko nintzatekeela pentsatuko dut zeren kartoizko kutxa baten sartzen dira nire ametsak iraultza merke herdoilduak egunerokotasunean urtuak ohitu naiz begirada izuetara beldurrak orrazten ematen dugu bizitza utzi hemen hatz-markak eta unibertsoa lo geratuko da adjektibo gehiegi dago bizitzan substantiboen kaltetan eta ordua heldu da erlojuak eranzteko orain hemen biok ez da besterik behar   Ron Sniakin


Kobazulo horrek ez dauka ez hezurrik ez hartzik, ez zaldirik marrazturik. Haitzulo horrek  ordea giza itxura du lehen gizakiaren bizilekua da agian. Erpe ilun horrek aterpea ematen du etxearekin zerikusia dauka. Zulo beltz horrek umatokia dirudi eta sarrerako harriek haginak dituen aluaren antza ematen diote.   Lodinowsky


451- Sarri, tunelak bistan geratzen zaizkigu. 452-  Beldurraren kudeatzaileek gobernatzen dute mundua. 453- Zoaz dunak orraztera! 454- Bihotzerre autonomikoa daukat. 455- Alferrik gabiltza zahartzeladak ezkutatzen. 456- Erru-erruleak gara. 457- Bakardadeak ortozik egiten du dantzan. 458- Beste mundu bat posible da… beste mundu baten. 459- Gizakia da inoiz asmatu den jainkorik suntsitzaileena. 460- Bainujantziak saltzen hondartza nudista batean.                        &...


Artzaina

Artzaina Txistu y Tamboliñ | 2014-02-14 08:24

Ameriketan izan nintzen lau urtez artzain lau urtez mortu hotz hartan lau urtez urkiak marrazten lau urtez egunero bildotsa jaten. Eta hiru hilabetean behin puta otzanen tabernan nagusiaren koiote aurpegia ikusi behar izaten nuen. Nahiz eta kamareroarentzat hartza izan The bear is there esaten zidan.     Lodinowsky


Basoaren bestaldeko auzoko berriak gure etxera gonbidatu ditugu. Afalondoan, elurrak errepidea zuritu duela eta, bertan gelditzeko esan diegu. Euren gelara lagundu ditugu, kandelak eskuan, ekaitzaren ondorioz argia eten baitute. Atea zabaldu eta barrurantz bultzatu ditugu, goxoki. —Eta hemen duzue gure etxeko sekretutxoa: gonbidatuen hilobia.                                         &...


Esku hark begiak itxi zizkidanean, Herioren xuxurlak esku izoztu baten antzera  laztandu ninduen:   —Galarazita dago itzartzea. Debeku perfektuena iruditu zitzaidan. Bernardo Kapanaga


Bortxaketa

Bortxaketa Txistu y Tamboliñ | 2014-01-01 13:21

Ez dago udazken ostoez estalitako igerileku ontzia baino irudi  etsigarriagorik. Beteta badago ur uherraren azpiko izakien gordeleku iluna dirudi. Hutsik badago horma zurituz doa arrain ezkatak balira bezala. Orduan, lepotik heldu eta burua leihotik aterarazi zidan bortizki. Beheko solairutik igerilekura eroriko bazina orkatila edo besoa apurtuko zenuke. Erdiko solairutik saihetsak edo burezurra. Eta hemendik, Artxandako zaharren egoitzako bosgarren pisutik zureak egin du. Alta, zergatik ez zara lasaitzen? Ez dut orrorik entzun nahi uzkia urratzen dizudanean.     &n...


Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210