Txistu y Tamboliñ

—Antzokiko argiek tabakoaren kea behar dute distiratzeko— esan dit Arantzak, txiskeroaren lamari begira. —Aitzakia poetikoak leku debekatuetan erretzeko— erantzun diot. Amaitzear da Las Culebrasen kontzertua. Sartu garenean, Antzokia erdi hutsik topatu dugu, baina musikaren indarrak eta garagardoaren aparrak ikuspegia aldarazi didate: orain erdi beteta ikusten dut. Neuk ere urratuko nuke legea, baina ezetz esan diot Arantzak eskaini didan tentazioari: hogeita bi egun pasatu dira erretzeari utzi diodanetik. Bitxia da: gripeak jota egon arren birikak nikotinaz pozoi...


Artazugoikoko eskola Bentagertu deitzen da. Egunotan, tximeleta-efektua zer den erakutsi die andereño Lourdesek ikasleei.  Herenegun, eguraldi-mapa azaltzeko, hauxe esan zien: –Afrikako elefante batek tronpa astintzen duenean, Atlantikoko borraskak eta antizikloiak mugitzen hasten dira. Orduan ulertu zuten umeek telebistako eguraldi-mapa. Beraz, Atlantikotik zetozen fronte luze haiek elefante-tronpak ziren! Umeak ez dira aspertzen andereño Lourdesekin. Atzo esperimentu bat egin zuten, tximeleta-efektuaren indarra probatzeko. Ideia irratia entzuten zebiltzala bururat...


Eltxe

Eltxe Txistu y Tamboliñ | 2013-03-22 11:19

Gogoratzen ditut Eltxeko palmondoen datilak eta Eltxeko damaren inguruan eltxoak. Eta buztinez egindako eltzeak hain ospetsuak lurralde hartan. Eltzeak, etxeak eta zu.                                                            Lodinowsky


Zakil alua

Zakil alua Txistu y Tamboliñ | 2013-03-18 08:47

Alua!, esan nion zakil intsumisoari.                                                    Bernardo Kapanaga  


401- Mundua iraultzaile otzanez beterik dago. 402- Aho itxian ez da haginlaririk sartzen. 403- Himnotismoak idiotismoa eragiten du. 404- Ez etorri nigana Antartikako laranjekin! 405- Erlijioaren argiak itsukeria eragin dezake. 406- Hitzak ere ekintzak dira. 407- Bihotzurrea eragiten didazu. 408- Xehetasun txikiak daude erabaki handien atzean. 409- Ezinezkoa da pinguinoak biluzik ikustea: beti daude pinguino jantzita. 410- Bizitza ez da beste munduko ezer.                        &nbs...


Gure umezaroan udak basamortu luzeak ziren oasirik gabeko lautada monotonoak. Basamortu asko zeharkatu genituen elizpetik mugitu gabe. Bigarren jarlekuan egoten ginen hantxe zegoen basamortuaren epizentroa eta seguru nago oraindik gogoratzen dela gure ipurdi aspertuekin lurrera botatzen genituen pipita-azalekin gure hipopotamo-aharrausiekin. Artean, turismo hitza atzerritarra zen eta pobreziak txikle bihurtzen zuen denbora zapore gabeko txikle gogaikarria gure ahoetan. Gure herrian hibernazioa udan izaten zen dendak eta tabernak pertsiana itxiak ziren bakeroen filmetako kaleak ziren gurea...


Oi Sisifo Euskal Herriko harri-jasotzaile guztiak baino indar gehiago daukazun horrek esaidazu maitasuna kartoizko harria baino arinagoa dena eta koka-kola bat emango dizut. Oi Sisifo Jainkoak engainatuz infernutik irten den gizaki bakar horrek esaidazu maitasuna goroldiorik hartzen ez duen harria dena eta izerdia sikatuko dizut. Oi Sisifo Arratiko bailarara iritsitakoan harria Gorbeian gora eramaten duzun horrek esaidazu Urkiolan dagoen meteoritoa zeure harri tzarra dena eta tiroka akabatuko zaitut.           &...


bankpirismo

bankpirismo Txistu y Tamboliñ | 2013-02-12 09:00

Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte.  Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira.  Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez,...


391- Nola egingo dugu iraultza, aldarriak whatsapp hutsalak bihurturik? 392- Bihotza eta burmuina ez dira hain garrantzitsuak: biak jaten dira. 393- Jirafek, bertigoa balute, boilurrak jango lituzkete. 394- Erlojuaren orratzak zuzen-zuzenean doaz heriotzarantz. 395- Ez gatoz Afrikatik, itsasotik baino: gure malkoak gaziak dira. 396- Estresa eragiten ote diote dortokek geldotasunari? 397- Ilargiak eragiten ditu mareagorak, arrainekin amets egiten duenean. 398- Bizitzea kentzea da, xake hitza entzun eta atzera egitea. 399- Denbora da maitasun-metastasiaren sendagai onena. 400- Nola izango gar...


Andereño Lourdesek denbora librean harriak margotzen ditu. Kostaldean batzen ditu, eta, eskuan hartuta, bakoitzari zer marrazki jantziko dion erabakitzen du. —Zu errusiar panpina izango zara. Etxeko ganberan margotzen ditu. Amaitutakoan, lagunei oparitzen die. Niri marigorringo bat oparitu zidan. Badakizue zer? Uste dut margotzearekin batera harriei bizitza ematen diela. Nire marigorringoa, adibidez, mugitu egiten da: langelako mahaian edukitzen dut, bazter batean. Bada, egun batetik bestera, mahaiaren beste aldean topatzen dut, edo leihoaren ondoko armairuaren gainean ere igual! Behin, e...


Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210