Maiderren egunkaritik Ez dakit nondik atera duten gizonek gu sexu ahula garela. Ahulak gu? Haiek bai direla ahulak: atzamar bat mugituta, nahi duguna lortzen dugu. Guk aluak ditugu; haiek aluak dira. Adibide bat: Ketxus, euskara-irakaslea, txotxongilo hutsa da gure eskuetan. Okulistarenera joan beharko du laster, begien estresak jota. Gure kuleroak maiztuta daude haren zeharkako begiradekin! Estrategia honek ez digu hutsik egiten azterketetan: hankak zabaldu, eta txuleta lasai-lasai mahai gainean jarri, ze badakigu Ketxusen begiak mahai azpietan galduta daudela, gure kuleroak usaintzen. An...
Ingurrazti hegalariak goitikatzen zituen herensuge bizkaitarrak eztul inperialistak desarratzen zituen gorpu sabeliztunari poto abangoardistaz hornitutako sarkofago bertsolariak jaurti zizkionean, hau ere artea da esan zion jainkokume talo-jale batek txantxarrak inauguratzen zituen lehendakari-bonsai bati. Kapez Kap
Zapata zaharrak: hor zaudete, lo, umetako olgetez gastatuak, debekuen xarmaz lokaztuak, ihesez eta arriskuz zamatuak. Gaur, nire bizitzako urte guztiak bete ditut, eta hemen nago, zuei begira. Txiki geratu zarete, bizitza bera bezala. Eta, esadazue: hor daude oraindik, zuen zola higatuetan, ibilitako bideen gomutak? Hor daude domeketako txikleen lorratzak? Hor, agian, habien bila igotako arbolen azalen arrastoak? Gogoan duzue errail amaigabeetan egindako oreka ariketak? Edo dena galdu da? Hor zaudete, lo, zapata zaharrak. Txiki geratu zarete, bizitza bera bezala. Hor zaudete,...
351- Dirurik ez dagoenean, keinuak kudeatzen dira. 352- Aho bete hitzetan ez da janaririk sartzen. 353- Iragana gure oroimenetik urrunduz doan ontzia da. 354- Agintariek txakur hagintariak behar dituzte. 355- Ez daukat ikearik ere! 356- Zer usain du ohorearen izerdiak? 357- Gizakiaren muina, liskarrezurra. 358- Ekaitza dakarzu muturrean. 359- Zantzoa ahoaren uzkerra da. 360- Bota dezagun zerri-aska demokraziara! Vittu Cherigan
Kaixo, Ana laztana! Badira zenbait hilabete joan zinenetik. Tenorea da, beraz, zerbait idazteko. Hemengo bizitza tristea da. Aste eta hilabete beltzak, benetan. Zaparradak bota eta bota dabil, temati. Antza, ortzia haserre dago joan zinelako. Ea ba arin etortzen zaren... Ai, elkarrekin egon ahal izango bagina, hondartza bakarti batean, goian hodeirik ez, soilik ekiaren ...
Ernest kuttuna: Eman dezagun H. H. deitzen naizela. Izen hau entzunda, aise egin zenezake nire deskribapena: pisuaren pisuaz lehertzear dirudien buru izerditsuan zenbait ile nahasi; aurpegian, masaila haragitsua, irribarre ergel samarra eta bidar irtena; begiak, berriz, alde banatara begira eta sudurra, ukabilkadez zapal-zapal egina. Iduna, desagertua. Hemendik beherantz, zaku gantzaduna eta ibiltzea erraztu gabe trabatu egiten duen habe herrenkari p...
Franz, moñoño laztana, non sartu zara? Kantzau zara, ala? Badot gogoan, denbora asko ez dala, egun osoa emoten zenduala ene atzean. "Ederrena zara", "zeu zara ene ametsetako dama", "zugaz ezkondu gura dot"... Zenbat halako! Egunero entzuten nebazan holako berba gozoak. Eta? Horreek danak ahaztu jatzuz, ala? Non dagoz z...
Hanot, kuttuna, nola doakizu bizimodua? Gutun hau bidali nahi dizut gogoan izan nazazun. Ni naiz gau orotan loak hartuaz bat ikusi ohi duzun lamia. Gaur itzarri orduko zutaz oroitu naiz. Bitxia izan da. Lotura onirikoa izanagatik, hara, otoz argi-argi ikusi zaitut. "Idatziozuz hitz batzuk", aholkatu dit bihotzak. Atoan hartu dut boligrafoa. Maiz, amodioa utopia da. Zuhaitzak txoria maitatuagatik, hau saltoka ibiliko da basotik, zuhaitz askotan...
Josephine, ene kuttun eder hori: Ez sinets inoren hitz goxo zein bertso borobilik, ez egiozu irri besteren bihotz ohoin dongeei! Horren ordez, eduki nirekin erruki! Zure begi ederrek niri eginez gero so, pozez beteko nindukete. Zure ile luzeek ene eskuen zirri beroez egingo dute hobetoen erluze. Zure sudur dotore horrek nire sudur honekin, berriz, noiz egingo ote du, eztiki, topo? Ez, go...
341- Biluztasunik jantziena imajinatua da. 342- Plastikozko loreen usainera ohitu gara. 343- Egunerokotasuna hormarik gabeko kartzela da. 344- Egingo didazu neure buruaz beste? 345- Ugalduz doaz zoritxarren ehiztariak. 346- Horrek lotsa plazentan utzi zuen. 347- Orainaldia semaforo laranja da. 348- Hilak hiltzen joaten zaigu bizitza. 349- Kalte diem. 350- Ere: ekimenik gabekoen makulua. Vittu Cherigan
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik