Xarameluak (8)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-08-31 18:07

Eugenio Joseren egunkaritik

 

 

Manikiek irakiten jartzen naute. Haien begirada lizuna gustatzen zait. Askotan izaten ditut amets erotikoak manikiekin. Azkena, bart: Zubizarreta barneko arropa-dendaren erakusleihoaren aurrean plantatu eta deabru beltza atera dut, ezpata kapotetik ateratzen duen toreroaren antzera. Erakusleihoko manikiak aho  zabalik geratu. dira, eta kuleroak eta bularretakoak eranzten hasi dira. Orduan konturatu naiz manikiak barik panpina puzgarriak direla, eta susara daudela. Nire deabru beltzari begira-begira daude, irrikaz, eta elkarri alua xurgatzen hasi dira. Orduan zera gertatu da: horietako bat (lizunena) niganaino etorri da, eta aparejua ezpain gorrien artean hartu dit. Aspiragailu baten indarraz xurgatu dit haziaren azken tantaraino, eta gero  mihi likitsaz ibili zait glandean jolasean, flup-flup, flup-flup, flup-flup, baina bat-batean katastrofea jazo da: haginkada mingarri bat sentitu dut, suge pozoitsu baten letagin hilgarriak nire deabru beltzean, eta hara: behera begiratuta, Idoiaren aurpegia ikusi dut, nire hankartean txikizioa egiten.

 

Oharra: lehengo egunean Idoiarekin gertatuak kezkatuta nauka. Masokista bihurtzen ari ote naiz? Onintzari esango diot berriro gonbida dezala. Bakarrik pentsatuta, misil baten moduan jartzen zait.

 

 

Ketxusen egunkaritik

 

Psikiatra bisitatzen hasi naiz, eta erabaki dut elkarrizketak isilpean grabatzea. Auskalo: egunen batean argitaratzen baditut, santomasetan taloak lez salduko dira…

 

—Zergatik erabaki duzu nigana etortzea?

—Badakizu… Woddy Allenen filmetako pertsonaien antzera sentitzeko, diban baten gainean psikiatrari zure trapu zikinak kontatuz. Allenigen hutsa naiz: haren film guztiak ikusi ditut. Aitortu behar dut liluratzen nautela bezeroek psikiatrekin izaten dituzten elkarrizketak. Nik xehetasun bat erantsiko nuke: gure aitorpenak entzuteko, apaizen abituak jantzi beharko zenituzkete. Azken baten, haiek bezala gure arimen basatzan aztertzea da zuen lana, baina badago ezberdintasun bat.

(Begira geratu zait, betaurrekoen gainetik hontz-begiak aterata)

—Zera… Apaizek absoluzioa ematen digute, eta zuek, berriz, ordainagiria. Galanta, gainera. Tamalez, aspaldi galdu nuen fedea.

—Ez didazu erantzun, Arrinzueta jauna.

—Arrazoia nahi duzu? Hona bat: ikasleen beldur naiz, baina batez ere neure buruari diot beldurra.

—Ikasleen beldur? Zer pasatzen zaizu ikasleekin?

—Probokatzen naute, batez ere lehen ilarako sorgintxo horiek. Apropos etortzen dira horrela jantzita.

—Eta zeure buruari ere beldur diozu…

—Bai. Egunen baten lehertu eta astakeria bat egingo dut. Lehengo astean bezala…

—Zer pasatu zen lehengo astean?

—Nesken komunean harrapatu ninduten. Nitaz zer esaten duten zelatatzera joan nintzen, baina zera pentsatu zuten, neskak txizaginen ikustera joan nintzela. Hori hondamendia izan da!

—Hondamendia?

—Bai. Kartelak jarri dituzte eskolako horma guztietan: “Ketxus perbertido bat da”. Ulertzen duzu? Hainbeste euskara eskola alferrik! Banan-banan zuzentzen ibili behar izan dut erdarakada hori: “perbertido bat” ez! Endekatua!

—Azter dezagun kontua poliki, Arrinzueta jauna. Zutaz zer esaten duten jakitera joan zinen. Nola zenekien zutaz hitz egingo zutela?

—Gelan Onintza harrapatu nuen, Maiderri paper bat pasatzen. Papera emateko esan nion, eta…

—Eta?

—Zera zioen: “Gaur, errekreoan, joan komunera. Zeozer esan behar dizut Ketxusi buruz. Txiza berriak egingo dituzu!

—Eta zuk kontu hori zer zen jakin nahi zenuen, ezta?

—Uste dut tranpa bat izan zela. Ondo pentsatuta, Onintzak nik ikusteko moduan astindu zuen papertxoa. Nik paper hura hartzea zen haren asmoa, seguru nago.

—Eta zu tranpan jausi zinen.

—Bai. Eta orain ia-ia bortxatzailetzat hartzen naute, egin kontu! Haiek bai direla bortxatzaileak, eskolara horrela jantzita etorrita! Egunero bortxatzen naute haien keinu eta jarrerekin! Ez dakizu nola zabaltzen dituzten hankak!

—Arrinzueta jauna, haien gurasoekin hitz egin beharko zenuke.

—Gurasoekin? Ez duzu Onintzaren aita ezagutzen. Hura bai dela endekatua! Aurreko batean tabernan topatu nuen. Hark dauka abarketa! Sekulako erretolika bota zidan nik agindutako idazlan bati buruz. Eskerrak neu ere aitzurtuta nengoen, osterantzean nola jasan haren zaparrada? Ez dakizu zer kontatu zidan… Maniki batzuekin egin zuen amets erotiko bat! Joera filosofiko bat sortuko zuela esan zidan: manikiismoa. Zure helbidea eman beharko nioke. Morroiak itoginez beteta dauka teilatua!

—Eta? Ezer esan zuten zutaz komunean, Arrinzueta jauna?

 

Oharra: jarraituko du.

 

Xixili Lapafresku,


Utzi iruzkina: