Eugenio Joseren egunkaritik Manikiek irakiten jartzen naute. Haien begirada lizuna gustatzen zait. Askotan izaten ditut amets erotikoak manikiekin. Azkena, bart: Zubizarreta barneko arropa-dendaren erakusleihoaren aurrean plantatu eta deabru beltza atera dut, ezpata kapotetik ateratzen duen toreroaren antzera. Erakusleihoko manikiak aho zabalik geratu. dira, eta kuleroak eta bularretakoak eranzten hasi dira. Orduan konturatu naiz manikiak barik panpina puzgarriak direla, eta susara daudela. Nire deabru beltzari begira-begira daude, irrikaz, eta elkarri alua xurgatzen has...
Egon ziur: pilula hau izango da XXI. mendeko asmakizun handienetako bat, eta berari esker pentsamendu txarrak, obsesioak, oroitzapen ilunak eta oro har sai saldoaren antzera buruan bueltaka dabilzkigun eta uxatu nahi ditugun kontuak ahaztu ahal izango ditugu. Zientzialariek haren formula deskubritzen dutenean, biagra bera baino famatuagoa bihurtuko da, zatiaz. Erabilerak? Gura adina! Hona hemen adibide batzuk: Bata bestearen atzean gordinik irentsitako Mahlerren sinfoniek halako morokil malenkoniatsua eragin dizute, eta zeure buruaz heste egiteko obsesioak boa hertsatzaile baten antzera har...
Gauak aharrausi egiten duenean, han goian ikusten zaitut, Bellatrix, zeruko distira anonimoen artean garaitzen den ipurtargia. Zure bihotzaren taupadak izar urrunen eztandak dira enetzat, bizitza labirinto ulertezina da zure erradiaziorik gabe, hilik jaiotako planeta pipiatua, sekula beteko ez den ilargia. Entzuten al duzu hortik goitik nire maitasuna, ala ahanzturaren erraietara alde egindako bumeran gorra da? Bada, jakin ezazu zure begiradak, milaka argi urtera egon arren, erupzioak eragiten dituela nire lurrazalean, egunak gauera heltzeko iragan beharreko basamortuak direla. Gau...
Aitziberren egunkaritik Atzokoa markakoa izan zen! Eskolatik irtekeran, Maiderrek zera esan zidan, jarleku batean zegoen gizon bati erreparatzeko. Esan zidan Beñatek eta haren lagunek Xanpumerke esaten diotela, burusoila dela-eta, baina Maiderrek beste arrazoi bategatik deitzen dio horrela. Handik lasterrera konturatu nintzen zergatik! Zuhaitz baten atzean ostendu ginen, eta handik akabukoa ikusi genuen: Anuska agertu zen, eta zertan hasi hantxe guztien begi-bistan, eta biluzten! Nik pentsatu nuen posturaren bat izango zela, baina bai zera! Maiderrek esan zidan Anuskari teila b...
Gaua populatzen duzuen izarrak: Zer zarete hor goian, milioika? Lortu nahiko genituzkeen ametsen errapeak? Ezerezean zintzilik geratu diren gure bizitza karstikoen hagin txantxartuak? Ez al zarete konturatzen zuen handiostasuna alferrikakoa dela, pospolo baten aldean? Ron Sniakin
331- Xanpuak ezin du kontzientzia garbitu. 332- Ez gastatu loa gazteluak gaztetzen. 333- Oso aberatsak gara pobrezian. 334- Hiztegiak hitzen kanposantuak dira. 335- Errua daratuluz idazten da. 336- Egungo banpirook elektrizitatea xurgatzen dugu. 337- Urkatuak lebitazioan dauden txorimaloak dira. 338- Alferrak goroldioa hezurretan. 339- Iraultza guztietan, azpikoak beti geratzen dira azpian. 340- Begiratzen didazunean, tximeletaren hegaldi anarkikoa nire bihotzean. &...
Ikerren egunkaritik Ez dakit zer pasatzen zaion Onintzari. Ez ditu aitak esandako arauak errespetatzen. Hauek dira neskak konkistatzeko arauak, nire aitaren arabera: 1. Erakutsi dirua. Honela esaten du aitak: diruak langa guztiak botatzen ditu. Berak sarri praktikatzen du arau hori, batez ere hirugarren kubatatik aurrera, diru-zorroa barra gainean uzten duenean. Zera esaten dit: denek dugu ahulguneren bat; Akilesek orpoan zuen, eta emakumeek diruzalekerian. Berdin dio agure pipiatua bazara: dirua soberan baduzu, ez zaizu neska ederrik faltako. Misterioa dela? B...
Eugenio Joseren egunkaritik Atzo eztabaida izan nuen Onintzarekin, euskara-irakasleak agindutako idazlan baterako gaia zela eta. Bide batez esanda: irakasle horrek mozolo galanta izan behar du, derrigor. Nola lortuko du ikasleen errespetua lehen egunean bera Ketxus dela esanda? Norberaren izena esateko gauza ez dena begietara begiratzen ez duena bezain badaezpadakoa da! Ba, antza denez, Ketxus sasiko hori astelehen guztietan etortzen da kristoren biharamunarekin, baina hori ez da txarrena: aste barruan ere, sarritxotan, gaupasa eginda ematen ei ditu eskolak. Onintzak diostanez, ron e...
Zuzendariaren egunkaritik Datorren astean Anuskak, bi ikasturte errepikatu ondoren, 18 urte beteko ditu. Bere aita hainbat kare harrobiren jabe da eta hara eraman nahi du idazkari lanetan. Baina horretarako ikasgai bi gainditu beharko ditu. Biak nireak: matematikak eta natur zientziak. Gero bedelak ikusitakoa dator eta azkenik Onintzaren amak dituen susmoak. Egoera honetan eta beste irtenbiderik ezean ikastolan batu nituen denak: andereño Miren, Anton Mari bedela, Onintza, Onintzaren ama, Anuska, Anuskaren aita eta ni neu. Ez badugu arazoa errotik artatzen akabo dena. Endekatuko gar...
Anton Mari bedelaren egunkaritik Martxoaren 5ean 63 urte beteko ditut baina 13rekin banenbilen Gorbeako larretan ardiak jezten. Azken 20 urte hauek ikastolan eman ditut umeak zaintzen eta urrunetik ezagutzen ditut denak, nire ardiak letxe. Ondotxo dakit galtzetin zuriak belaunetaraino daramatzana andereño Miren dena eta begizta deigarrienak Anuskarenak direla. Horregatik ere ez daukat dudarik irakasleen leihotik ikusitakoaz. Andereño Miren ikusi nuen hankak gorantz zituela uvea egiten eta eskua labean jarriko nuke uve horren erdian Anuska pinpirinaren buruko begizta arrosa ikusi izan...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik