Oi Sisifo Euskal Herriko harri-jasotzaile guztiak baino indar gehiago daukazun horrek esaidazu maitasuna kartoizko harria baino arinagoa dena eta koka-kola bat emango dizut. Oi Sisifo Jainkoak engainatuz infernutik irten den gizaki bakar horrek esaidazu maitasuna goroldiorik hartzen ez duen harria dena eta izerdia sikatuko dizut. Oi Sisifo Arratiko bailarara iritsitakoan harria Gorbeian gora eramaten duzun horrek esaidazu Urkiolan dagoen meteoritoa zeure harri tzarra dena eta tiroka akabatuko zaitut. &...
Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte. Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira. Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez,...
391- Nola egingo dugu iraultza, aldarriak whatsapp hutsalak bihurturik? 392- Bihotza eta burmuina ez dira hain garrantzitsuak: biak jaten dira. 393- Jirafek, bertigoa balute, boilurrak jango lituzkete. 394- Erlojuaren orratzak zuzen-zuzenean doaz heriotzarantz. 395- Ez gatoz Afrikatik, itsasotik baino: gure malkoak gaziak dira. 396- Estresa eragiten ote diote dortokek geldotasunari? 397- Ilargiak eragiten ditu mareagorak, arrainekin amets egiten duenean. 398- Bizitzea kentzea da, xake hitza entzun eta atzera egitea. 399- Denbora da maitasun-metastasiaren sendagai onena. 400- Nola izango gar...
Andereño Lourdesek denbora librean harriak margotzen ditu. Kostaldean batzen ditu, eta, eskuan hartuta, bakoitzari zer marrazki jantziko dion erabakitzen du. —Zu errusiar panpina izango zara. Etxeko ganberan margotzen ditu. Amaitutakoan, lagunei oparitzen die. Niri marigorringo bat oparitu zidan. Badakizue zer? Uste dut margotzearekin batera harriei bizitza ematen diela. Nire marigorringoa, adibidez, mugitu egiten da: langelako mahaian edukitzen dut, bazter batean. Bada, egun batetik bestera, mahaiaren beste aldean topatzen dut, edo leihoaren ondoko armairuaren gainean ere igual! Behin, e...
Laura: Hor zaude? Zergatik ez didazu erantzuten? Agian nazkatuta egongo zara, gutunaren hasieran beti bi galdera horiek topatuta, baina ez didazu beste aukerarik ematen: oraindik ez dakit zeinek irensten dituen nire eskutitzak, zure begiek ala paperontziak. Edonola ere, gutun hau desberdina da. Rikardoren bidez jakin dut umea abuztuaren 13an jaio zela. Horrek, bat-batean, zu ama bihurtu zaitu, eta ni, aitona. Eta horrek argi bat piztu du nire barruan, izar bat bizi naizen kobazulo honetan. Eta hori asko da. Argi horrek gidatuta, nire umezaroaren bila hasi naiz, ostenduta izan ditud...
Bost urte pasatu dira edo hamar edo hogei eta goiz batean bat-batean dena zalantzan jarri duzu. Zer egiten dut hemen pertsona horrekin. Huskeria batek bota ditzake zuen artekoa komuneko zulotik. Zer ordu da, galdetu diozu eta ez dizu erantzun: hainbeste urteren ostean mugikorra izaki erakargarriagoa zaio, antza. Elurra bezain geldo sentitu duzu etsipena bihotzean mara-mara. Bizitako guztia komuneko zulotik botatzea urteetako etsipena komunetik behera botaka egitea. Zeure burua imajinatu duzu besaulkitik altxatzen eta zauden moduan kalera irteten bueltako giltzarik gabe. ...
381- Zapaldu gabeko bideen oroitzapenak dira mingarrienak. 382- Eztarriko zuloan trabatuta zauzkat. 383- Ez dut etorkizunaren nostalgiarik. 384- Tiroa lehenengoan asmatzen duena ez da egundo tiratzaile ona izango. 385- Ez eskatu uda Olentzerori. 386- Gizaki guztiak gara, nolabait, bakardadearen ahaideak. 387- Askok sekula ez diote titiko umeak izateari uzten. 388- Euskal mitologiak ezin du nintendoaren aurka. 389- Begirada batzuei hatsa darie. 390- Ametsak goldatzen irauli zitzaidan bizitza. Vittu Cherigan
Diputazioak kalera ematen zuen ate handia zuen eta hautsontzi handi bi alboetara. Ezkerreko hautsontziaren ondoan bi idazle zeuden zain euria noiz atertuko Idazle batek guardasola automatikoa atera zuen baina guardasol hauek txikitxoak dira buru bi estaltzeko. Bitartean blai eginda zetorren eskale bat ezkerreko hautsontzira hurbildu zen zigarro mozkinak batzera. Atertu zuenean idazleak joan egin ziren bakoitza bere bidetik. Eskaleak ere alde egin zuen eta ni zigarroa erretzen jarraitu nuen zure zain. Lodinowsky
Hasi da glaziazio ekonomikoa. Orain soldatak ez dira izerdiaz irabazten: atzamar batek erabakitzen du kobratuko diren ala ez. Hasi da glaziazio ekonomikoa. Banketxeak eskeko bihurtu dira, eta gobernuak haien zorrak gure lor bihurtu ditu gure botoek emandako legezkotasun demokratikoaz; bitartean, inork ez ditu erreskatatzen balkoietatik jauzi egiteko prest dauden duingabetuak: suhiltzaileak lanpetuegi daude Gran Vian egutegiak saltzen eta emakumeen amets erotikoei su ematen. Hasi da glaziazio ekonomikoa. Etxea oraindino galdu ez dutenek aberatsen luxuak miresten d...
Gorasarri jauna Artazugoikoko eraikin hartan sartu eta lehen solairura abiatu zen, enpresaren bulego nagusira, soldata-igoera eskatzera. Beheko solairutik lehenengora 17 maila zenbatu zituen. Gutxi ziren, etxeko 64 mailen aldean. Eskailera-buruan, ate bat. Ate hura zabaldu, eta… —Ez da posible! Beheko solairua berriro? Gorasarri jaunak harrituta begiratu zion karteltxoari: BEHEKO SOLAIRUA jartzen zuen! Nondik nora zihoazen, bada, 17 maila haiek? Atzean zuen atea zabaldu zuen, maila haien bila. Baina atearen bestaldean hall handia ikusi zuen. Eskailerarik ez! Gorasarri jaunak ez zuen etsi: ...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik