Zakilen dimentsioa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-11-08 19:02

Batzuek diotenez, zakilen dimentsioa jabearen bakardadearen araberakoa da: zenbat eta bakardade gorriagoa, orduan eta zakil handiagoak. Hala ere, nola hitz egin daiteke bakardadeaz, munduan milioika pertsona bakarrik sentitzen badira, nahiz eta jendez inguraturik bizi?

Teoria horren aldekoek datu harrigarriak ematen dituzte. Adibidez: erlazio gabeziaren eraginez bakardadea pairatzen duten zakilek bostehun litro ere jaurti dezakete, metro karratuko. Areago: teoria ausartenen arabera, Ozeano Pazifikoaren sorrera Paskua irlako erraldoiek sortu zuten, bakardade-isurketa baten ondorioz.

Teoria horri jaramon eginez gero, kontua larria da: munduaren amaiera bakardadearen ugalketatik etorriko omen da; bakarrik bizi direnen kopuruak igotzen jarraitzen badu, zakilen dimentsioa kontrolaezina izango da, eta Lurraren tenperaturaren gorakada baino askoz arazo handiagoa bihurtuko da. Batek daki: etorkizunean, agian, zortzi mila metrotik gorakoak ez dira mendiak izango, zakilak baizik. Arinago urpean utzi ez bagaituzte, behintzat.

Eta hori guztia, diogunez, bakardadearen masifikazioagatik!

Edozein modutan ere, gu beste teoria baten aldekoak gara: zakilen dimentsioak ez du zerikusirik bakardadearekin, kulturarekin baino. Edo, hobeto esanda: kultura ezarekin.

 

Josechu Pitiliní (o simplemente Josechu)


Utzi iruzkina: