ETA (Euskadi Ta Amnesia) erakunde sortu berriak hauxe jakinarazi nahi du: oso kezkatuta gaude, oroitzea terrorismoa goratzea dela argudiatuta Guardia Zibilak Aritxulegin hildako batzuen memorian landatutako basoa zuztarretik erauzi duela-eta (BERRIA, 2014-06-04, Oroimena landatzeagatik bost atxilotu). Kontua da 239 haritz eraman dituztela eta agian lekuko gisa deklaratzera behartuko dituztela. Horrelako izugarrikeriarik berriro gerta ez dadin, proposamen ausarta egin nahi diogu euskal jendarteari, denon artean etorkizun hobea eraikitzeko asmoz: “terrorismo”arekin lotutako oroi...


Batzuek diotenez, zakilen dimentsioa jabearen bakardadearen araberakoa da: zenbat eta bakardade gorriagoa, orduan eta zakil handiagoak. Hala ere, nola hitz egin daiteke bakardadeaz, munduan milioika pertsona bakarrik sentitzen badira, nahiz eta jendez inguraturik bizi? Teoria horren aldekoek datu harrigarriak ematen dituzte. Adibidez: erlazio gabeziaren eraginez bakardadea pairatzen duten zakilek bostehun litro ere jaurti dezakete, metro karratuko. Areago: teoria ausartenen arabera, Ozeano Pazifikoaren sorrera Paskua irlako erraldoiek sortu zuten, bakardade-isurketa baten ondorioz. Teoria h...