Xarameluak (9)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-10-28 12:28

Maiderren egunkaritik

Ez dakit nondik atera duten gizonek gu sexu ahula garela. Ahulak gu? Haiek bai direla ahulak: atzamar bat mugituta, nahi duguna lortzen dugu. Guk aluak ditugu; haiek aluak dira.

Adibide bat: Ketxus, euskara-irakaslea, txotxongilo hutsa da gure eskuetan. Okulistarenera joan beharko du laster, begien estresak jota. Gure kuleroak maiztuta daude haren zeharkako begiradekin! Estrategia honek ez digu hutsik egiten azterketetan: hankak zabaldu, eta txuleta lasai-lasai mahai gainean jarri, ze badakigu Ketxusen begiak mahai azpietan galduta daudela, gure kuleroak usaintzen. Anuskak, gure aldean, muturrera eramaten du probokazioa: kulero barik ibiltzen da beti. Baina berak naturaltasunez egiten du. Esaten du kuleroek ez diotela arnasa hartzen uzten.

Oharra: azken azterketan Onintza saiatu zen niri paper bat pasatzen, baina Ketxusek konfiskatu egin zigun. Larritu egin nintzen, baina Onintzak bere plana kontatu zidanean, barreka zatitu ginen.

 

 Onintzaren egunkaritik

Gura adina barre egin genuen atzo Ketxusen kontura! Nesken komunera sartzen ikusi genuen, eta, gu sartu ginenerako, eskusau baten ostenduta zegoen leloantonio halakoa. Orduan, lasai-lasai hasi ginen berbetan. Jakina, dena gezurra zen, baina seguru Ketxusek oso-osorik sinistu zuela. Eta, akaburako, Naroari zer otuko, eta garrasika hastea! Bortxatzaile bat, bortxatzaile bat, hasi zen oihuka. Kohete baten moduan atera zen Ketxus eskusautik! Eta eskola kartelez betetzea? Hori ere Naroaren ideia izan da. Sorgin hutsa da gero!

Oharra: ondo merezita dauka egin diogun alukeria, ze azken idazlanean zero bat jarri dit kabroiak! Aitak jakiten badu bere mahaian topatu nuen idatzia aurkeztu nuela…

 

Xixili Lapafresku


Utzi iruzkina: