Txistu y Tamboliñ

Hildakoen burezurretan belarria paratuta, haien ametsak entzuten dira.                                                                       Nothing Forever


Mirenen egunkaritikAtzo, horman egindako zulo bat aurkitu nuen mutilen aldagelan. Bertara hurbilduta, konprobatu nuen zuloak zuzen-zuzenean nesken aldagelara jotzen zuela. Halakoetan, mutilen sexu apetari egotzi izan zaio errua. Baina gaur, goizeko lehen orduan, nesken aldagelara sartu naizenean, argia piztuaz bat, Anuska harrapatu dut zulotik begira. Han zegoen bera zulotik adi-adi begira esku batekin hanka tarteari eragiten. Baina ez da asaldatu ere egin, aitzitik, egunon andereño esanez begitik zintzilik pizta bat neukala eta alutik ibilitako atzamarrekin kendu dit. Jakingo al du l...


Batzuek diotenez, zakilen dimentsioa jabearen bakardadearen araberakoa da: zenbat eta bakardade gorriagoa, orduan eta zakil handiagoak. Hala ere, nola hitz egin daiteke bakardadeaz, munduan milioika pertsona bakarrik sentitzen badira, nahiz eta jendez inguraturik bizi? Teoria horren aldekoek datu harrigarriak ematen dituzte. Adibidez: erlazio gabeziaren eraginez bakardadea pairatzen duten zakilek bostehun litro ere jaurti dezakete, metro karratuko. Areago: teoria ausartenen arabera, Ozeano Pazifikoaren sorrera Paskua irlako erraldoiek sortu zuten, bakardade-isurketa baten ondorioz. Teoria h...


Ketxusen egunkaritik Handia da psikiatren lana! Azken batean, zer egiten dute? Atezain kuxkuxeroek ezkutuan egiten dutena, baina zure aurre-aurrean paratuta, eta, gainera, ondo kobratuta: muturra behar da gero inoren kontuak eta sekretuak entzunda bizimodua ateratzeko! Eta ez hori bakarrik: gainera, atzamarra begian sartzen dizute, galdera lotsabakoak eginez. Egia esanda, nire errua da: inork ez dit agintzen horien kontsultara joateko. Baina zera gertatzen da, heroinak baino menpekotasun handiagoa eragiten dutela psikiatren diban horiek.  Han etzanda, badirudi librea zarela edozein as...


Maiderren egunkaritik Ez dakit nondik atera duten gizonek gu sexu ahula garela. Ahulak gu? Haiek bai direla ahulak: atzamar bat mugituta, nahi duguna lortzen dugu. Guk aluak ditugu; haiek aluak dira. Adibide bat: Ketxus, euskara-irakaslea, txotxongilo hutsa da gure eskuetan. Okulistarenera joan beharko du laster, begien estresak jota. Gure kuleroak maiztuta daude haren zeharkako begiradekin! Estrategia honek ez digu hutsik egiten azterketetan: hankak zabaldu, eta txuleta lasai-lasai mahai gainean jarri, ze badakigu Ketxusen begiak mahai azpietan galduta daudela, gure kuleroak usaintzen. An...


Ingurrazti hegalariak goitikatzen zituen herensuge bizkaitarrak eztul inperialistak desarratzen zituen gorpu sabeliztunari poto abangoardistaz hornitutako sarkofago bertsolariak jaurti zizkionean, hau ere artea da esan zion jainkokume talo-jale batek txantxarrak inauguratzen zituen lehendakari-bonsai bati. Kapez Kap


Zapata zaharrak: hor zaudete, lo, umetako olgetez gastatuak, debekuen xarmaz lokaztuak, ihesez eta arriskuz zamatuak. Gaur,  nire bizitzako urte guztiak bete ditut, eta hemen nago, zuei begira. Txiki geratu zarete, bizitza bera bezala. Eta, esadazue: hor daude oraindik, zuen zola higatuetan, ibilitako bideen gomutak? Hor daude domeketako txikleen lorratzak? Hor, agian, habien bila igotako arbolen azalen arrastoak? Gogoan duzue errail amaigabeetan egindako oreka ariketak? Edo dena galdu da?   Hor zaudete, lo, zapata zaharrak. Txiki geratu zarete, bizitza bera bezala. Hor zaudete,...


351- Dirurik ez dagoenean, keinuak kudeatzen dira. 352- Aho bete hitzetan ez da janaririk sartzen. 353- Iragana gure oroimenetik urrunduz doan ontzia da. 354- Agintariek txakur hagintariak behar dituzte. 355- Ez daukat ikearik ere! 356- Zer usain du ohorearen izerdiak? 357- Gizakiaren muina, liskarrezurra. 358- Ekaitza dakarzu muturrean. 359- Zantzoa ahoaren uzkerra da. 360- Bota dezagun zerri-aska demokraziara!   Vittu Cherigan


Kaixo, Ana laztana!              Badira zenbait hilabete joan zinenetik. Tenorea da, beraz, zerbait idazteko.              Hemengo bizitza tristea da. Aste eta hilabete beltzak, benetan. Zaparradak bota eta bota dabil, temati. Antza, ortzia haserre dago joan zinelako. Ea ba arin etortzen zaren...              Ai, elkarrekin egon ahal izango bagina, hondartza bakarti batean, goian hodeirik ez, soilik ekiaren ...


            Ernest kuttuna:              Eman dezagun H. H. deitzen naizela. Izen hau entzunda, aise egin zenezake nire deskribapena: pisuaren pisuaz lehertzear dirudien buru izerditsuan zenbait ile nahasi; aurpegian, masaila haragitsua, irribarre ergel samarra eta bidar irtena; begiak, berriz, alde banatara begira eta sudurra, ukabilkadez zapal-zapal egina. Iduna, desagertua. Hemendik beherantz, zaku gantzaduna eta ibiltzea erraztu gabe trabatu egiten duen habe herrenkari p...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak